inprimatu
Aurrak lo ta amak amets
Izenburua:
Aurrak lo ta amak amets
Sinadura:
Lekuona, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
56-57.zk.
Orrialdea:
140-141

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aurrak lo ta amak amets

 

Lekuona, M.

 

 Gela ta txukun polit alaya

 seaska bazter batean

 seaskan ume muxu gorri bat,

 amatxo berriz aldean.

 Orra nolako ikuskaria

 nere begien aurrean

 jarri oi zaidan, egun gozo au

 urteak, dakarrenean.

 

 Begiak ori... baņa zer da zer

 gela ortan entzuten dana?

 Kanta goxo bat, kanta ezti bat,

 berdiņikan ez duana

 bere aingeru txikiarentzat

 amatxok sortu zuana,

 eta amak bestek, iņortxok ere

 kantatzen ez dakiana

 

 Tunkurrunku-tunku-tunku

 tunkurrunku-tuna

 Tunkurrunku-tunku-tunku

 tunkurrunku-tuna

 

 Nere seme txiki-txiki,

 aingeru kutuna

 lo egizu, lo betea;

 lo goxo aztuna...

 

 Tunkurrunku-tunku-tunku

 tunkurrunku-tuna

 

 Legarretik elizara

 aldapa ondoan

 abuztuko ogeitaseya

 daukat nik gogoan

 orduantxe jaio ziņan

 guztian kutuna,

 orduntxe jayo ziņan...

 

 tunkurrunku-tuna.

 

 Eliz tellatutik egaz

 uxoak lurrera:

 zerutik zu jetxi ziņan

 nere magalera...

 baņan lo egizu maite,

 egin lo, kutuna,

 lo, gozoa, lo betea...

 

 tunkurrunku-tuna.

 

 Zeru goyan, ertz aldera,

 diz-diz artizarra

 an bean, errekondoan

 txutikan lizarra

 zu zerade Xepeino,

 lizar bat lerdena

 ta etxeko zeruan dan

 izar ederrena...

 baņan maite, lo egizu...

 

 tunkurrunku-tuna.

 

 seakatxo biguņean

 lo egin kutuna:

 

 Erletxoak zelaitikan

 xuxen eultzera,

 ezti gorri goxo-gozo

 antxen egitera:

 zure arreba guztiak

 erletxo antzera,

 ama negarrez utzi-ta

 komentu batera:

 baņan zuk ez nauzu utziko,

 ez, zuk ez, kutuna...

 

 tunkurrunku-tunku

 tunkurrunku-tuna.

 

 Penadaiko errekaldean

 uxo bat laztana

 

 komenturako bideak

 

 ez dakizkiana

 arek eta zuk... ¨nork daki?...

 

 tunkurrunkutuna.

 

 (Jaunari nai dakiola

 danok nai deguna)

 eingo ez ote dezuten

 kabi bat txukuna.

 

 Kabi artan gaurko amak.

 (ordurako amona)

 magalean lokartzeko

 illoba kutuna,

 ari kantatuko dio

 gaur zuri dizuna:

 

 Tunkurrunku-tunku-tunku

 tunkurrunku-tuna,

 Tunkurrunku-tunku-tunku

 tunkurrunku-tuna

 loo... loo...

 tunku... runku... tu... na.

 

 Seaskatxoa geldirik dago

 aurra lo bete betean...

 ama gaxoa ari begira

 muxu bat eman nayean

 orra nolako ikuskaria

 nere begien aurrean

 jarri oi zaidan San Zeferino

 urtero datorrenean.


inprimatu