inprimatu
Zergaitik, aitona...?
Izenburua:
Zergaitik, aitona...?
Sinadura:
Lekuona, Juan Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Juan Mari

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
620.zk.
Orrialdea:
[106]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zergaitik, aitona...?

 

Lekuona, Juan Mari

 

 Zuri, "Satarka",

 Euskal-olerti gizenean kideko,

 Lirika alorrean atzeneko,

 Lagun bezela biotzeko

 dezun onek.

 

 I

 

 -"Zergatik, aitona,

 Zaude okerturik?

 Zergatikan, esan,

 Baruzuriturik?

 Zer dala ta zaude

 Zar itzala arturik?

 Txikia naiz eta

 Jakin nai nuke nik."

 

 II

 

 -Umea, zartu naiz.

 Joan zait indarra.

 Ni nauzu zugaitz bat

 Erdia igarra.

 Zu, egun sentia,

 Ni... illunabarra

 Itzaltzen ari zait

 Biotzeko garra."

 

 III

 

 -"Zergatik, aitona,

 Bakarrikan zaude?

 Zergatik etxean

 Mendira joan gabe?

 Nola Elizara

 Joaten etzerade?

 Ni azitakoan

 Joango gerade."

 

 IV

 

 -Ez, ume. Ni nauzu

 Bordaren antzera.

 Menditik iņora

 Ezin naiz atera.

 Oroitz zar guztien

 Gordairu ederra.

 Ke urdin, otoitza,

 Zeru zabalera."

 

 V

 

 -"Aitona, zer dago

 Zeru urdiņean?

 -"Egunez eguzki,

 Izarrak gabean.

 Gaņetik... eztaiak

 Aitaren etxean.

 Zar-gazte, danok bat,

 Betiko pakean.

 


inprimatu