inprimatu
Ixo, gaxori
Izenburua:
Ixo, gaxori
Sinadura:
Lekuona, [Manuel ?] (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, [Manuel ?]

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
355.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ixo, gaxori

 

Lekuona, [M.?]

 

 -1-

 

 Ixil bada, maite!

 ixo, gaxori!

 Negarrez bazaude,

 nor kantaz ari?

 

 Kantuan ari zan

 Ama gaxoak,

 eten ditu bere

 doņu goxoak.

 

 Ni badezu dagon

 kanta-kantari,

 maite, ixil zaite!

 ixo, gaxori!

 

 -2-

 

 Mendiko artzaiak

 -Zu ikusi nai

 etorri zaizkigu

 kantari alai.

 

 Zu negarrez, eta

 ixildu dira,

 ta ixil joan nai dute

 berriz mendira.

 

 Nai badezu dagon

 kanta-kantari,

 maite, ixil zaite!

 ixo, gaxori!

 

 -3-

 

 Kantari berritxu,

 Belen'go txori;

 ĢLili-loreģ kantaz

 zegon len Zuri.

 

 Zerua negarrez

 ikusi baitu,

 lengo bere kantak

 ixildu ditu.

 

 Nai badezu dagon

 kanta-kantari,

 maite, ixil zaite!

 ixo, gaxori!

 


inprimatu