inprimatu
Zaharren desafioa, agure ilusioa
Izenburua:
Zaharren desafioa, agure ilusioa
Sinadura:
(Leintzko bertsolari) (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Leintzko bertsolari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1139.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zaharren desafioa, agure ilusioa

 

(Leintzko bertsolari) (?)

 

 Leintzeko gazteak

 hemen gabiltz kantuz

 zaharrei esateko

 ibiltzeko kontuz

 desafioa bota

 bait dute momentuz

 gazte eskola dator

 eskeintza onartuz.

 

 Desafioa hartzeko

 denok gaude prestu

 gure aurrean harro

 zarete aurkeztu

 zaharren ustez ibili

 behar dugu estu

 gazte taldeak zuen

 beldurrik eztu.

 

 Iraindua dagonez

 gazteon izena

 jasan behar duzue

 horren ondorena

 neurtzen egingo dugu

 ilunabar dena

 baldin badaukazue

 andreen baimena.

 

 Zuen bizkar horiei

 gaude ikusmiran

 bentajan beharrean

 beruntz datoz biran

 gazteok zapaltzeko

 zaudete desiran

 barkatu zaharrak baina

 zuenak joan ziran.

 

 Mikrofono aurrean

 zabiltzate sarri

 zahartzaroaz ezin

 entzunik elkarri

 gelditu ez zaitezten

 denon barregarri

 betaurrekoak eta

 sordina ekarri.

 

 Txarru, Urain, Maximo

 Plazaola artzaiak

 lau Sanmigeldar eta

 Subiste anaiak

 hauen bertsoegatik

 gu gaude lasaiak

 laster joango zaizkie

 erronka usaiak.

 

 Ekarri itzazue

 anal eta loba

 zuek txalo zaitzaten

 alaituaz proba

 egia onartzea

 zuentzako hoba

 negar egitea gero

 alperra izango da.

 

 Lau gazte eta lau zahar

 erregla guztian

 entzuleekin eta

 juradu azpian

 denentzat egindako

 afari ostian

 Apotzaga auzoan

 Martxoak zazpian.

 


inprimatu