inprimatu
Kaseta Eskualdunak 50 urthe 1937ean
Izenburua:
Kaseta Eskualdunak 50 urthe 1937ean
Sinadura:
Legarret, Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Legarret, Michel

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1937
Argitalpenaren urtea:
50
Alea:
1944.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kaseta Eskualdunak 50 Urthe 1937ean.

 

Michel Legarret-ek egina.

 

 1

 

 Bizi garen eskualdean,

 Eskual-herri ederrean,

 Astekari bat gure artean,

 Eskualduna izenean,

 Hori eskurat hartzean,

 Gozo bat da bihotzean.

 

 2

 

 Lehenik urhats egiten

 Hasi zen Donazaharren,

 Jaun Etcheverry-k asmaturik zen

 Eman bideari lotzen,

 Orai baita ezagutzen

 Zoin urrun den hegaldatzen.

 

 3

 

 Jarraikiz Eicheverry-ri,

 Jaun Superior Abadie,

 Heiekin betan Hiriart-Urruti,

 Eman ziren lan onari,

 Emaitea gatik argi.

 Eskual-herri ederrari.

 

 4

 

 Berrogoita-hamar urthe,

 Orai behar ditu bethe,

 Egin du bide beldurrik gabe,

 Segizaleak badire.

 Zoin eder handitu ere,

 Obrak lekuko hor dire.

 

 5

 

 Badu galdea hiritik,

 Bai Amerika aldetik,

 Zombat jende den Eskual-herritik,

 Gazterikan urrundurik,

 Behatuz diren tokitik,

 Berriak nahiz huntarik.

 

 6

 

 Kaseta hunen leitzian,

 Orhoitzapen berezian.

 Eiten dutea, nola haurrean,

 Maite zuten mintzairean,

 Hemen diaguk eskuan,

 Zer berri den sort-herrian.

 

 7

 

 Emaiten ditu berriak,

 Zer dauken Eskual-herriak,

 Bainan baditu, zer langiliak,

 Izpirituz argitiak,

 Bakhotchak bere tokiak,

 Hain ederki aphaindiak!

 

 8

 

 Zeri behar den segitu,

 Hobekienik on hartu,

 Lan bakotchari zoin gisaz lotu,

 Argiak emaiten ditu,

 Nahi duenak behatu,

 Erakusle ona badu.

 

 9

 

 Haurrer, mintzotan lehena,

 Eskuara balitz emana,

 Gure mintzaire, maite duguna,

 Bertzelarik berech dena,

 Handi badure adina,

 Hoin ederrikan dagona.

 

 10

 

 Eskualdunaren chedea,

 Mintzaire hunen zaintzea,

 Haur ttipieri erakustea,

 Heieri maitaraztea,

 Oroz gain Jainko legea,

 Segi dadien fedea.

 

 11

 

 Kaseta on hau gurekin,

 Hola izaitiarekin,

 Har dezagun bai atseginekin,

 Ikastekotan zer  egin,

 Holako laguntzarekin

 Gure ona izan dadin.

 

 


inprimatu