inprimatu
Jaun apezpikuari
Izenburua:
Jaun apezpikuari
Sinadura:
Legarret, Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Legarret, Michel

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1839.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaun Apezpikuari.

 

Michel Legarretenekoak egina.

 

 1

 

 Bihotz onez egin dugu herrian ongi ethorri;

 Bai eta bozkariotan Jaun Aphezpikuari;

 Diosesa ederreko oi! artzain lehenari.

 Jainkoak lagun zaitzala emanez osagarri.

 

 2

 

 Jainko Jaunaren graziaz emanikan alkian,

 Glorioski bizi zira kargu gora handian,

 Kartsu eta suharrikan zure eginbidian,

 Zure esku emana den eskualde ederrean.

 

 3

 

 Urrundikan ethorria Nancy hiri handitik,

 Jaun Aphezpikuen nausiak manu hala emanik.

 Zu gure ganat ethorriz han penetan utzirik

 Eta gu gure aldetik bozkario harturik.

 

 4

 

 Zuk ere heien uzteaz hein bat pena harturik,

 Manua ukanez geroz nahi joan hortarik.

 Bainan suerte on batez zira fagoraturik,

 Hemen ere baiditake ustez fededun onik.

 

 5

 

 Guk ere toki pollita dugu Donazaharre,

 Garazin erdian dago loregno baten pare.

 Egun gure aldetikan alegrantzian gaude,

 Jaun Aphezpikua hemen, hain baitzauku ohore,

 

 6

 

 Gauza batez mintzatzeko badukegu bidia;

 Kaseta bat Eskualduna Donazaharren sorthia.

 Etcheberry deputatu jaun zenak moldatia,

 Hiriart-Urruty kalonje maiteaz lagundia.

 

 7

 

 Oi zombat ederrik dohan gure astekaria,

 Ongi finkaturik duke zimenduko harria.

 Bi chortetan iragaiten adinerat heldia,

 Polliki hegaldaturik zoin urrun hedatia!

 

 8

 

 Orai hamabortz urte segur egiten ditu

 Ene Jaun Gieure ere ginduela kantatu;

 Diosesan haren obrak handizki argitzen du,

 Bi seminario berri egin arazi ditu.

 

 9

 

 Gelditzeko azken bi hitz, Oi! Houbaut ene Jauna.

 Orai zure eskuetan haren ondokotasuna.

 Harentzat segi dadila orhoitzapen bat ona.

 Bai eta ur zuretzat ere gure fideltasuna.

 

 


inprimatu