Aita familiako laboraria
Légarret, Michel
Bizi naizen eskualdean
Laphurdiko begalean,
Laborari naiz ner-etchaldean,
Etchea lauden artean
Zelhai baten sahetsean
Mendiari hurbilean.
Laborari banaiz ere
Uros bizi naiz halere;
Esposak deraut eiten ohore,
Hau ikhusiz haurrek ere;
Horiek hola dirare
Bakeaz gozatzen gare.
Auzo diren yendetarik
Ez dugu eskatimarik;
Elgar laguntzen duda gaberik
Balin badugu beharrik;
Ez zauku deuse hoberik
Bakea bezalakorik.
Primaderako lanetan
Garenean lur lantzetan;
Oi zoin eder den bazter herritan
Choko guziak lilitan;
Choriak charameletan
Khantu gozo legunetan.
Sasoin hortako haziak
Ereinez geroz guziak,
Abereak dire egorriak
Udan haz ditzan mendiak;
Hango belharren guziak
zar ditzan gizendiak.
Bainan ez dire egortzen
Han ichilik ibil diten,
Heyen yuareak errepikatzen
Ditugularik entzuten,
Heyen balioaz orhoitzen
Bihotzak zauzku sustatzen.
Heldu bagare udara,
Bero lan dorphen dembora;
Ongi finka, yan edan freskora,
Gabiltza hain alegera,
Beharraren arabera
Pentzetik yauzi landara.
Uztaillan dire ageri.
Ogiak urhez iduri;
Ai orduan laborariari,
Behatuz bere landari,
Dei bat yiten bihotzari
Kurayez habil uztari.
Peillo ene auzo dena
Ogi biltzen han dudana;
Chahakotik hartuz kolpe fina
Yotzen du kobla bat ona
Gilen ttipik irrintzina,
Fini akhiduren pena.
Artetan gure loria
Maite dugun sokhorria,
Hurrupatzen mendi ithurria,
Guretzat zer edaria
Lagunduz osagarria,
Senditzen indar berria.
Larrazkena yin denean
Pello goizik dut lanean;
Erne dabil eta aitzinean
Mahats et arta biltzean;
Mahats karga bizkarrean
Botzik dabila bidean.
Larrazkenekotz mendiak
Ihitz hotzak churaildiak;
Yausten ditut hantudan behiak
Zamari eta idiak;
Heyen hala ethorriak
Edertzen tu barrukiak.
Ez ziren oro mendian
Bazen zombait barrukian;
Lau-bortz behiren esne aldian
On delakotz familian;
Sobera dena lorian
Saltzen da aise hirian!
Orai ez dirota pentsa
Ez naizela behar lotsa;
Ogi et-arthaz ganer aberatsa
Arnoz sotua hain ontsa;
Neguan familia aisa
Esperantcha baitut pasa.
Haurren mintzotan lehena
Eskuara dugu emana;
Gure mintzairen oi erregina,
Orai amacho adina;
Hi haiz naski zaharrena
Halere fresko haizena.
Nahi dugu izaitea
Zuretzat Jainko maitea;
Egizu othoi gure fedea
Bethi oso egoitea.
Eta Elizaren chedea
Etsaietarik zaintzen.