Udazkeneko abestia
Lazcoz, Javier
I
Goizian goizik, argitu gabe,
bagoazi auzokoak,
aldapa goiti, mendi goyara,
nasiak gazte ta zarrak.
Irazeleyan, egun osoan,
negurtzen geren indarrak,
neskatxak baki; bai ta metatzen
euskaldun mutil azkarrak.
Mando-upen ta gure aitona
iritxi zaiku pipatzen.
Laneko tresnak berak dakarzki;
(aise bai gaitu jarraitzen).
Amatxo ona etxian bego
txerri ta beyak bazkatzen,
larrain ta barna garbitu ezgeroz
aurtxo seaskan loakartzen.
Iretze degu Euskal errian
aberpean eratzeko,
beyak etzan ta jar direnian,
obeki lo egiteko.
Bai ta bordetan ardi gaxuak
beroki gozo izateko,
ollo koloka ollategian
txitoen kabi'antolatzeko.
Urri-aroan nekazariak
sagar ta gaztaiņ biltzentu,
ta arto (egureroko ogia),
Jaungoiko onak laguntzen badu
-Agur, amatxo, illundu arte;
nere txoria, zaindu...!
Ateratzian Miren Alabak
oyu garbian erran du.
II
Mendi munotik agertzen dire
Baztango erri to auzoak;
xuri ta gorri, iduri dute
udazkenaren loreak.
Maldako sasi ta elordigorri,
oritzen asi bagoak;
gaztaiņ zugaitza adar bilusik,
aiziak ebatsi ostoak.
Egotik aize epel-epela
eguerdietan da agertzen.
goibel gorristak, sulan bezala,
zeru eder du paratzen.
Eta orduan basa usoak
ipar aidetik agertzen;
gu, ixtenpatez lana utzirik,
edertasunez arritzen.
Eskubian artu irateya ta
iretze zarpa ezkerrian,
zeru begira xoraturikan
atseden an gaudenian,
Lertxunak mille lerro luzean
igaro ziron aidian,
erne lepame, kantallo ankak,
denok marruska aundian.
Miren gaztetxo abeslariek
abotsa egin die biguņa:
"Agur, Jinkoaren mirabe onak,
agur usoa ta lertxuņa!
Jarraiki zaizte Belate aldera,
urrunago baite Iruņe,
et'antxen, zeruko Erregiņari
diozute nere eskumuņe..."
Udazkeneko arratsaldeak
egalak laxter du biltzen,
goizirik jende errialdera
begiak ditu ernatzee.
Illunaburrez mendi gibelean
illargi adarrak agertzen,
ta gero izarrak zerua illuna
zillar dirdiraz edertzen.
Zenbait mutil, an, gelditu dire
artzayaren txabolian,
nayago dute gaba ederrakin,
loa egitea mendian.
Entzun nai dute, asi balira
otsoak saingeka lezian,
zakurra axatu, bazterrak nasi,
bildurrik gabe aserian...
Bestiak, berriz, bide osoan,
alkar lotu ta, abestuz,
irrintzi, oyu ta alaitasunes,
illunbean ez izituz.
Erriko argiae urrutiraņo
asiak dire argituz,
txapela kendu otoitz intzagun,
illun ezkilak adituz...
III
Gure etxeko zar gorapean,
mastiaren itzelerat
udaro antolatzen du kafia
azpi xuriko iņarak.
Etxerakoan amak erran dio
atean zuelarik sarrera,
txori polita egan indala
erriberako aldera...
Negarrez dago etxeko alaba,
naigabeturik besteak baņo.
Zinez bai, egin dituen marraskak
ez entzunik egundaņo...
Iņera maite iges egatia
sartu biotzeraņo,
eta Mirenen begi ederretaz
jabetu da malkoen laņo!