inprimatu
Donosti'ko "Tamborrada"
Izenburua:
Donosti'ko "Tamborrada"
Sinadura:
Lazkoz, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lazkoz, Xabier

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
56.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donosti'ko "Tamborrada"

 

Lazcoz, Javier

 

 Donosti ibar ederr'an,

 alderdi zarra ta berrian,

 besta iteko naikerian

 nola iten zen askaldian.

 

 Sasoian gazte eta zarra,

 kale zabala edo miarra,

 zoko guziek sartu biarra

 tamborrada'ren deadarra.

 Sebasti deunak lagur-zale

 bere egun aundian kalez-kale

 mille ta geyago atabale

 donostiar geienak yotzale.

 

 Burrunba soņu luze nonai

 ilbeltza ogeian bere jai

 donostiar panparro t'alai

 fanfar ondoatik tran-larai.

 

 Oletxeko eguna izan-ez

 antxen lo iteko moduik ez,

 geienak arro ta irri-parrez

 berdin gabaz edo egunez.

 

 Gure Martiri deun Sebastian

 Erromako soldaduen artean

 eta izen aundiko kapitan

 agindari ere, gero Zeruan.

 

 Amara kurri ta Ategorrieta,

 beste aldetik plaia Ondarreta,

 berriz osasuna bake eta

 datorren urteko biribilketa.

 

 Nere atabaltxo ixillikan,

 bego zilintzeka lo indezan

 biertik asi ta urte osoan

 betiko tokien bakean.

 


inprimatu