Tiro tartean bertsotan
Lazkano, Patxi - Zavala, Antonio
Kantu lanian asi biar det
lendikan daukaten griņez,
zerbait arrazoi esplikatzeko
Jesukristoren dotriņez;
ogei bat urte kunplitu zaizkit
ikasi nubela oņez,
besteren mende gabiltza eta
nora guazen jakiņ ez.
Ogei ta bi urte kunplitu zaizkit
mundura sortu nintzala,
orain artian nunai eman det
gizon tajuzen itzala;
pakeosua beti izan naiz,
umilla ta serbitzala,
okasiyuan sartu gaituzte,
Jaunak bedeinka ditzala!
Naziyu ontan lautatik iru
bizi giņanak pakian,
jarri gaituzte okasiyuan
askoren errematian;
nere ezagunak pranko badira
sartutakoak lurpian,
ta beste asko beren denbora
guzirako itzalpian.
Jaunak, emango nituzke ondo
kasu onen notiziyak,
baņan etzaigu juri komeni
esplikatzia guziyak;
ainbeste leku pasa ditugu,
asko ditugu ikusiyak,
bestiak ondo bizitziagatik
jokatzen geren biziyak.
Esaten dute: ĢEkarri zagun
Jesukristoren legiaģ,
ori egiya dala uste-ta
bizi diranak badia.
Baņa guziyak nai dutena au da:
salba bakoitzak beria;
Jaunagandikan datorrena ezta
olako formalidadia.
Sei bertso berri kantatu ditut
deskantsatzeko barrena,
mundu guziyan pakia dala
diye gauzik ederrena;
modu orretan konprendi zagun
nik esplikatzen detena:
zeruan nola sartu liteke
gerra au sortu zubena?