inprimatu
Ez dut damurik gaz denboran
Izenburua:
Ez dut damurik gaz denboran
Sinadura:
Lazkano, Imanol (Gaztelu)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lazkano, Imanol

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez dut damurik gaz denboran

 

Lazkano, I.

 

 Emaztegaiaren bihotza marraztu zuen basoko haritz enborrean; alargundu ondoren, haritz horren ondora doa

 

 Ez dut damurik gazte denboran

 pausu goxoak emana,

 horixe bait da mundu honetan

 oso berezko dan lana;

 hortikan datoz haurtxo gozoak

 hortik aita eta ama,

 bikote batek ezin lezake

 bide hoberikan asma;

 baina galdua daukat oraingoz

 ordun egin nuen plana;

 gauz bat badaukat oraindik ere

 sekulan ahazten ez dana:

 haritz zahar horren azpian gozo

 nik hartu nuen laztana.

 


inprimatu