inprimatu
Ostatuetan bizkargain
Izenburua:
Ostatuetan bizkargain
Sinadura:
Lau tantoz imbido
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lau tantoz imbido

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1873.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ostatuetan Bizkargain.

 

Lau tantoz Imbido.

 

 1

 

 Andere ergeletan badire naphurrak;

 Ostatuan dabilza beharrez agurrak,

 Pello zombeiten gostuz bustitzen zinzurrak

 Ai ai ai, muthila, bustitzen zinzurrak (berriz).

 

 2

 

 Lehenik sarzen dena Madalen Enauke,

 "Gaichoak, hemen gituk irri baten eske".

 Etcheko-seme onek uzten dute merke,

 Ai ai ai muthila, uzten dute merke (berriz).

 

 3

 

 Gachuchak nahi luke "Dubonnet" gorria,

 Emozu Magnegnari, hain da eroria,

 Baso ttipi ttipi bat, bihotz phitzgarria,

 Ai ai ai, muthila, bihotz phitzgarria (berriz).

 

 4

 

 Kattalin beha dago ichil bazterretik;

 Ganichek erran dio, bi koblen artetik:

 "Enekin ezkonzekotz, urrun ostatutik".

 Ai ai ai, muthila, urrun ostatutik (berriz).

 

 5

 

 Horra nun chutitzen den aita bat ernia:

 "Haurrak jakin zazue, salbu kompania,

 "Nehor gutik du nahi puska eskainia".

 Ai ai ai, muthila, puska eskainia (berriz).

 

 6

 

 Lehenago gazteak bezpherak onduetan

 Pilotan ari ziren mila lorietan,

 Neskatchak elgarrekin, maizenik kartetan

 Ai ai ai muthila, maizenik kartetan (berriz).

 

 


inprimatu