inprimatu
Burua estalirik
Izenburua:
Burua estalirik
Sinadura:
Lasa Alegria, Amaia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lasa Alegria, Amaia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
725.zk.
Orrialdea:
27

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Burua estalirik

 

Lasa Alegria, Amaia

 

 Burua estalirik

 buru makurtua ezin jasorik,

 emakumetasuna bortxatzen jarraitzen digute

 behin eta berriro.

 

 Sabela hustutzen denean

 eta

 burua betetzen denean,

 besoak luzaturik

 haurrak lurrera erortzen zaizkio,

 panpin

 marama guztiak

 hustutzen

 lehertzen zaizkio.

 

 Emea

 emakume bihurturik

 haurrak

 panpinak

 maramak..... Norentzat?..... DENONTZAT!

 

 Emakumearen burua bete

 eta

 sabela hustutzen denean.

 

 Zilborretik gora onartuak garenean.

 Nik zu maiteko zaitut

 haur maitea

 panpin polita

 marama goxoa.

 

 BIHOTZA BURUA

 zilborretik gora egonik

 eta

 gu

 beti

 burua sabelean sartuta izanik

 ezin maitatu bihotzarekin

 ezin amets egin buruarekin.

 


inprimatu