inprimatu
Negua
Izenburua:
Negua
Sinadura:
Larroulet ( Baigurako Artzaina, B.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larroulet

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1342.zk.
Orrialdea:
2

Negua

 

Baigurako artzaina

 

 1

 

 Aire hotza deneau ontsa kuku zaite;

 Gaitzak alde hortarik lotpide ez duke.

 Oinetakoak guziz idur izan bite;

 Odola goititzerat utziren ez dute.

 

 2

 

 Hotz delarik orduan nor da kampo gose?

 Beroz nehoudik ere ez zitazke ase.

 Su onak berak ez du konsolatzen aise;

 Harat hunakatzea hobe den nik uste.

 

 3

 

 Hor gaindi zirenean zer dire borthitza.

 Inharrosten baitautzu orotan gorphutza!

 Begi thartetik duzu iduri hil hotza;

 Bero den odola da baliatzen ontsa.

 

 4

 

 Eurite busti eta bazter aro hitsa.

 Bideak oro ichtil, balsa baizik ezta.

 Idorrik ibiltzen ez zazula pentsa.

 Beztimenda ederrek ez dukete phesta.

 

 5

 

 Hasarre da haizea, beha chichtu hari.

 Ez bada, aski jauziz, marrumaka ari,

 Guziak aitzinean nahi tu igorri.

 Erroz azkar dagona ontsa berma bedi.

 

 6

 

 Argitzean leihotik beha zazu goiti;

 Mendi kaskoak dira oro churiz bezti.

 Elhurra gau minean egin du azkarki;

 Zu lo zinaudelarik jautsi da eztiki.

 

 7

 

 Elhurra, eror hadi, ez nuk hire beldur.

 Etchean badiagu ogi eta egur.

 Artho ere nasaiki aurthen baduk segur;

 Ez diagu eginen hire gatik barna.

 

 8

 

 Ubel batekin dira hedoiak alchatzen;

 Elhurraren ehunak hanbat ditu histen.

 Bortu gainak dauzkute osoki gordetzera;

 Han gaindi bizi dena zauku urrikaltzen.

 

 9

 

 Kasko gorenetarik jautsi da kabala;

 Mazelak ere ditu utzi berehala.

 Orai zoin gogotik den zelhaietan alha!

 Barruki eta bordak bethe dira hola.

 

 10

 

 Oihanetan arbolak dira buluz gorri;

 Ostoak horiturik lurrerat erori.

 Bizi ditela ere ez dute iduri.

 Eiharturik bezala hor baitzaizku jarri.

 

 11

 

 Basurak mendietan dira sorthu berri,

 Iguzki alderdirat zonbait irriz ari;

 Jauzika eta oihuz mintzo auzoeri,

 Pe hoitan lekhu egin dezaten hoieri.

 

 12

 

 Ez dezazula erran hori deus ez dela;

 Hanitz ederragorik munduan badela.

 Gizonak min othe du holako ahala,

 Bazterrera aphaintzeko, Jainkoak bezala?

 

 13

 

 Barnetik bagoazi norapait hor gora;

 Michteriozko zerbait heldu da gogora,

 Zoin den ttipi gizona, balin bada bera!

 Jainkoak baderama ttipitik handira.

 

 14

 

 Ala baikitu horrek lurretik airatzen,

 Penetan dagoena, zinez kontsolatzen.

 Hemen eskas duguna han dugu kausitzen;

 Choilki jakin behar da, hortaz baliatzen.

 


inprimatu