inprimatu
Larrazkena
Izenburua:
Larrazkena
Sinadura:
Larroulet ( Baigurako Artzaina, B.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larroulet

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1332.zk.
Orrialdea:
2

Larrazkena

 

Baigurako artzaina

 

 1

 

 Udaren azkenerat da beroa hausten;

 Iguzkia ordukotz ari da aphaltzen.

 Deus minik egiteko ahala du galtzen,

 Bazter guziak dire freskaturik jartzen.

 

 2

 

 Mendi hegalak ditu aire onak joiten;

 Barneko jende, da goiti abiatzen,

 Buru berotuak du kanpoa geldatzen;

 Chori kaiolan dena da botzik airatzen.

 

 3

 

 Itsas bazterretan da jendea gustatzen,

 Zombait mendiko hotan ez bada o atzen,

 Batan ala bertzean dabila freskatzen,

 Uste baitu duela bizia luzatzen.

 

 4

 

 Arboletarik doha hostoa lurrerat,

 Gizonari diola: «Hi ere bait horrat.

 Ez dukek probetchurik, beretzen hau lurrak.

 sortzea bezen segur hiltzea aithor-ak.

 

 5

 

 Adiskide batekin nunbait egoiteko.

 Emozu balakuari zonbait mendi chokho.

 Berri ta arrangura dautzu aiphatuko.

 Larrazkenak behar du utzi gochatzeko.

 

 6

 

 Eskoletan dabilan gazte nekatua.

 Mendi gorenetarat da joan nahitua.

 Makhila bat eskuan, zoin den sustatua!

 Emozu beraz hari gora den kaskua.

 

 7

 

 Bazter zabalak dio gogoa largatzen:

 Bere hotza biphilik du adiarazten.

 Nausiak ez du hura han larderiatzen:

 Nahi den bezala da ezachol agertzen.

 

 8

 

 Mendi chokhoa bego sokorri hartzeko;

 Nehon ez da gosea kanpuan bezalako.

 Ithurri bat aldean, deus ez erkasteko;

 Larrazkenean hori ez da ahanzteko.

 

 9

 

 Haurtasunetik zerbait gelditzen da bethi;

 Sinhesten ez duena juan bedi hor goiti;

 Hango bilkhurak dio erranen garbiki,

 Nehor ez dela hemen zentzatzen osoki.

 

 10

 

 Janhari onak eta edari gochuak

 Hau dituzte harrotzen gizonen buruak.

 Aski iretsi-eta, zoin diren choruak,

 holako baten berri badaki munduak.

 

 11

 

 Chahakoaren ttuttak arrotz denarentzat!,

 Du kokotsa bustitzen, barkha hango hutsak.

 Zirrizt'onik hartzen du zintzurrak beretzat

 Chorroa hasten dute, ez uzten bertzentzat.

 

 12

 

 Orhoitzapen bat ere hango ttunllari,

 Arroltze, chingar eta zikit'azpiari.

 Oilaskoen hegalak zonbat ziren gori!

 Hortakotz larrazkena da nausi orori.

 

 13

 

 Punpeka da gaztea heldu gain behera.

 Oihan eta harrokak utziz gibelera.

 Etsai guziak ditu igortzen lurrera.

 Sancho Fuerte bezenbat bada hori bera.

 

 14

 

 Menditik jautsi eta haren balentriak!

 Espantagarri dira harek ikhusiak.

 Egin tuenak ere ez dira ttipiak.

 Don Quichot eta hara bardin dira biak.

 

 15

 

 Nahi baduzu eman bertsu bat nehori,

 Mendi chokho batean egizazu hori.

 Han kausituren duzu zure laguneri;

 Hortakotz larrazkena nausi da orori.

 

 16

 

 Urrietan urzoa banoha arinki:

 Hegalez ukhaldia emaiten du finki.

 Zoin den maithagarria nor nahik badaki,

 Bainan etsaiak ditu nun nahi izankik.

 

 17

 

 Goizean airatzen da beldurrikan gabe,

 Ez baitaki gaichuak norat duken hobe.

 Ihizlari maltzurra thiratzen da trebe;

 Nunbaitik nahi luke izan haren jabe.

 

 18

 

 Saretarat biltzeko hegastin gaichua,

 Ihiztariak daki zonbat den chorua.

 Handikan eskapatuz etcholarat duha.

 Eta han gain behera lurrerat baduha.

 


inprimatu