Baionako bilkura
Baigurako artzaina
1
Nark nehoiz ikhusi du holako mundua
Alde guzietarik batera bildua?
Hasia denaz geroz aiphatu gudua,
Ez da gutaz izanen auzia galdua,
2
Hamabortz mila gizon, bi mila emazte,
Tinko zauden guziak, zahar ala gazte.
Elizaren etsaiak, bichtatik zoazte,
Ezdeustuak lurrean agonen zarezte.
3
Nausi bat hauta dugu, jaun aphezpikua,
Biphilki jokatzeko, zer ihes lekhua!
Makhilarl lotzean hark duen eskua!
Burdin itzatua da, ezin desiotua.
4
Ez da hala hulako Bergey jaun apheza,
Aldarean goratik emaiten du meza.
Nunbait mintzo delarik entzun bagineza.
Laster erran ginio; hoin da gizon pheza!
5
Erran dauzku egia ez ahanztekoak
Bainan untsa gogoan atchikitzekoak;
Legeak direnean zuzen kontrakoak,
Ez duela hoitarik onhesten Jainkoak.
6
Aski beraz elheak, obretara gaiten;
Nausiak du zin zinez etsemplu, emaiten
Sobra baizik ez dugu Frantzian jasaiten
Gure kontra direnen meneko izaiten.
7
Biba Bachenabarre, Laphurdi Chubero
Egon gaiten josiak orai eta gero.
Zer guk buruak aphal, bethiko petzero
Ez izan oilo busti, bainan odol hero.
(Baigutrako artzaina)