inprimatu
Koplak (Beha zazu, goiz-goizean)
Izenburua:
Koplak (Beha zazu, goiz-goizean)
Sinadura:
Larroulet ( Baigurako Artzaina, B.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larroulet

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1337.zk.
Orrialdea:
3

Koplak (Beha zazu, goiz-goizean)

 

Baigurako artzaina

 

 1

 

 Beha zazu, goiz-goizean,

 Urtzo sasoina denean,

 Tropa eder bat airean,

 Hegaletarik du distiratzen,

 Mendi mazelen gainean.

 Zalhu dabila bidean,

 Zoin den laster urrunean

 Galtzen da uste gabean.

 

 2

 

 Ihizlaria ernerik,

 Makhila bati lothurik,

 Chathar churi bat hartarik.

 Chitriturikan hantche dabila,

 Zerbait ikhusi nahirik.

 Khechu da bere baitharik.

 Ez du nehon sosegurik,

 Ez balin badu urtzorik.

 

 3

 

 Oraikotik da mintzatzen

 Tuta du adiarazten.

 Bazterrak oro harrotzen.

 Chatharrarekin oihuz ari da,

 Nunbaitik urtzo chuchentzen.

 Errekarat ditu biltzen;

 Handik aitzina haizatzen.

 Saretara joari diten.

 

 4

 

 Ez dutenean sinhesten,

 Bidetik dira baztertzera,

 Norapait handik urruntzen.

 Ihizlaria orduan khechu,

 Juramentuka da hasten.

 Begien ditu iresten,

 Ukhumiloz mehatchatzen,

 Zonbatetaino den jauzten!

 

 5

 

 Oihuari oharturik,

 Khen diten bichta hartarik.

 Berehala han etcholetara,

 Bi jauziz dira bildurik.

 Kokoriko pharaturik.

 Khorda bat eskuetarik

 Bi begien zoin ernerik!

 

 6

 

 Orduan bada bertzerik,

 Mundua da ichildurik,

 So daude hiloetarik.

 Urtzoa erdiz erdi heldu da,

 Horra nun den hurbildurik.

 Ez du orai espakurik.

 Beha, beha, gain hoitarik,

 Sareak urtzoz batherik.

 

 7

 

 Horra gaichoa barnean

 Jouztek ari sare pean.

 Ezin espaka airean.

 Mailen artetik aster dituzte

 Atheratzen han berean.

 Baduzu gero etchean

 Adiskide duzunean

 Joanhari on mahainean.

 

 8

 

 Aithortuko dut bada nik.

 Ez dut erranen omenik,

 Baizik den bezala denik.

 Zonbat ichtripu den jasaiteko,

 ihizian ardurenik!

 Ustez katura den onik,

 Hanbat asko hatzemanik.

 Deus guti duzu eginik.

 


inprimatu