inprimatu
Baigorriko pestak
Izenburua:
Baigorriko pestak
Sinadura:
Larroulet ( Baigurako Artzaina, B.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larroulet

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1817.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baigorriko Phestak.

 

Baigurako Artzaina.

 

 1

 

 Othe dakizu, Manech, oraiko berria.

 Aiphamen handikoa dugula herria.

 Uztaritzen partidan jokatu chorria,

 Pestetan jan ginio hartarik erdia.

 

 2

 

 Chori erresinola bezain alegera,

 Osteka da jendea heldu gain behera.

 Jokolari ederrak botzik ikhustera

 Biphilenak  zoin diren bardin jakitera.

 

 3

 

 Holako bilkuretan laket da jendea,

 Eskualdun jostagailu hoberik badea?

 Gazte ala zaharrak sutan daude beha

 Egon daite luzazki, bainan ez enhea.

 

 4

 

 Luzeko partida bat Baigorriko plazan,

 Ikhusgarriagorik ez zitaken izan.

 Zombat ederki diren guziak arizan,

 Ochala joko bera berritzen balitz han.

 

 5

 

 Pilotaren ziztua, esku huts bot'eta.

 Harri kaskaz bezala joiten du pareta.

 Ez ezar erreferan jokari maleta,

 Azkarki bihurtzeko behar du kopeta.

 

 6

 

 Igortzen duenean plaza zolaraino

 Handik heldu da berriz erreferaraino,

 Sistaka sar ditake berdin bururaino,

 Nun ez den chacha hobe, kintze handi baino.

 

 7

 

 Espanolak batetik, fransesak bertzetik,

 Hautak iduri dute, guzien artetik,

 Ofizioko jeinu, berenez sortzetik,

 Zerk gibelatuko tu zinez jokatzetik.

 

 8

 

 Bertzek hamabi joko, guk biga bakharrik,

 Sartzen gire botean, goiz aski beharrik,

 Berdintzeko khintzean ari direlarik,

 Frantsesek galdu dute, uste gabetarik.

 

 9

 

 Chuberolarra dantzan pare gabekoa;

 Bere gorphutz chuchenaz zoin den begikoa,

 Chori gizon iduri, hegaldatzekoa,

 Ageri du sortzetik dela hortakoa.

 

 10

 

 Bego Bachenabarre kopla emaiteko,

 Nahiz ez den Laphurdi batere menosteko,

 Bokantzaz nausi dira ongi mintzatzeko,

 Aho chilora zauden heien entzuteko,

 

 11

 

 Ez dut, Manech, gogotik utziko Baigorri,

 Atseginekin bainiz plazarat ethorri.

 Jostatuko ginela zaukuten igorri,

 Eskerrak ene phartez herri maite horri.

 

 


inprimatu