inprimatu
Larrosoarren agurra beren Ama Dolorosari itzuli zaiotenean
Izenburua:
Larrosoarren agurra beren Ama Dolorosari itzuli zaiotenean
Sinadura:
Larrosoarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larrosoarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
613.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Larrosoarren agurra beren Ama Dolorosari itzuli zaiotenean

 

Larrosoroarra

 

 1

 

 Gure herriarentzat egun hau handia,

 Alegrantziazkoa, ezin ahantzia.

 Salutatzen zaitugu, Birjina Maria,

 Zure haurren arterat berriz itzulia.

 

 2

 

 Galdu zintugunean, oi Ama Birjina!

 Ezin erranezkua gure bihotz-mina.

 Berriz huua uuu zaren haurretarat jina.

 Nork erran beraz orai gure atsegina!

 

 3

 

 Atchikitzen diozu, bai, Larrosorori

 Zu hunat itzultzeak agertzen du hori.

 Gu hemen, zure haurrak, beha gaude zuri,

 Ontsa ihardesteko zure bihotzari.

 

 4

 

 Bizi gaitezen Ama doloros hunekin

 Eta altzoan duen Kristo Jaunarekin.

 Haukien abitzinerat hurbiltzearekin

 Othoitzik khartsuenak egin elgarrekin.

 

 5

 

 Ez ahantz behinere, herritar maiteak,

 Entzunen dituztela hauk gure galdeak.

 Non dituztela guretzat laguntza hobeak

 Nahi baitugu aise jasan doloreak!

 

 6

 

 Amak eta Semeak daukate manatu:

 Eliza bat berria behar da obratu.

 Lan hurren egitean zaizku baliatu,

 Hortakotz obra horrek ez gaitu mendratu.

 

 7

 

 Geroko beharrentzat ez izan herabe,

 Ama eta Semea zeru-lurren jabe!

 Hauk alde izaitea guretako hobe,

 Ez gaitazte utziko laguntzarik gabe.

 

 8

 

 Gerthakari batentzat koplato hauk oro!...

 Maiz gutiagorentzat egiten da haro.

 Fini dezagun beraz, -gerokoak, gero-

 Elgarrekin erranez: Biba Larrosoro!

 


inprimatu