inprimatu
Chakur jakina
Izenburua:
Chakur jakina
Sinadura:
Larrondoberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larrondoberri

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
127-128

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Chakur jakina

 

Larrondoberri

 

 Etche batean,

 Egun berean.

 Sortu ziren bi chakur;

 Biek zuten ilea kizkur,

 Biak ziren beltzak;

 Batek zituen lau hatzak

 Eta buztan mokoa churi

 Elhurra iduri;

 Eta gauza bat ederra,

 Kopet erdian izarra.

 

 Beiraturik polliten hori

 Bertzea zuten igorri

 Zaku batean urera

 Biziaren galtzera,

 Suerte on batez bidean

 Agertu zenean

 Olio saltzaile bat.

 Hunek ez ahalzuen hambat

 Chakurrez amets orduan,

 Olioa zuken buruan.

 

 Oliokinetan ere

 Bihotz onekoak badire.

 Urrikaldurik potchoa,

 Hunek artu zuen gaichoa.

 Ongia ahalaz egizu,

 Noizbait saria badukezu.

 Chakurra emanik zarean,

 Hau goan zen bere bidean,

 Oihuka herriz herri:

 Olio! olio berri!

 

 Potchoa handitu zenean,

 Arin zabilan aintzinean;

 Eta hartze ona baitzuen,

 Dantzan ikasi zuen,

 Egoten tente, chutik goaten,

 Achtaparttoaren emattchu;

 Egiten zuen arroda,

 Eta hau ederrago da,

 Bat ez baitzen haren nausi

 Pimpoilka egiteko jauzi.

 

 Haren justak ikusirik

 Jendea zagon miretsirik;

 Oro, chakurrarengatik,

 Erostera zoazen oliolik,

 Nola eskuin eta ezker.

 Chakur maiteari ezker,

 Nausiak saltzen zuen olio;

 Horrek zuen harentzat balio.

 Chakurra salbatu bazuen,

 Saria kausitzen zuen.

 

 Biak noizbait itzultzen dira

 Chakurtchoaren herrira,

 Hedatu zenean berria,

 Hango chakurreria

 Laster bildu zen karrikan.

 Orok saiugatuz errepikan.

 Bai eder ziren begiko

 Guziak kokoriko

 Jarriak inguruan

 Chakurrek duten moduan.

 

 Zenbat izan zuen komplimendu

 ¿Guri nork orai erranen du!

 Egiten ongi ethorri

 Ontsa kausitzen dut hori;

 Bainan laudorioak

 Bakhan dira egiazkoak;

 Balakuari darrayo

 Noiz edo noiz enganio;

 Ez dagoena erneki

 Ohartzen da berantegi.

 

 Etzuen egin chakurtchoak

 Kontu hori chorotchoak.

 Bere ustez ongi zela

 Erakustea berehala

 Zenbat zuen jakitate,

 Lehenik jarrizen tente,

 Gero chutik ibili,

 Egin asko itzuli,

 Dantzazu inguruka

 Balantzatuz jestuka.

 

 Azken buruko ederrena,

 Guzien harritzeko zena

 Bildu zen karakoilka

 Airera jauzi pimpoilka.

 "Hori hori zein ederra den!"

 Handi chumeak oihuz zauden.

 Orduan egin zen espantu

 Eta chakurra urguluz hantu;

 Bazabilan burua gorarik

 Egiñez urbatza superrik.

 

 Hula mintzatu zen anayeri:

 »Maitetchoak orai da ageri

 »Zenbat zareten dohakabe

 »Mundua zer den jakin gabe

 »Nahi baitzarete hula egon

 »Ato Pello egun Antton

 »Guzien irrigarri!

 »Ez duzue zeren harri

 »Trufa ta burlak izanik

 »Jende jakintsunen ganik.»

 

 Nola erasi zuen asko,

 Bai-eta naski soberasko;

 Piztu ziren imbidiak

 Eta bekaizko handiak.

 Marmar hari ziren elkarri:

 »Behar diogu jazarri,

 »¿Zer da, zer da zital hori

 »Burlaka mintzatzeko guri?

 »Ez ote da zembait hemendik

 »Hola dantzatzeko gai denik?

 

 »Guk ere, nahi badugu,

 »Horrembertze eginen dugu.

 »Zer dire horren jauziak?

 »Asto jaunaren burbutziak?

 »Ez du zeren ahoa ideki

 »Ez baita guk baino hobeki

 »Zaintzen bere nausia,

 »Hortan da gure hauzia!

 »Utzirikan hor bera,

 »Oro goazen etchera,

 

 Hori erran zuena

 Ez bide zen taldeko mothelena,

 Eta gibelaz itzulirik

 Etchalde goan zen zalburik.

 Bertze bat ondotik jarraiki,

 Aldizka guziak jaiki,

 Eta barurik eguerditan

 Chakurtchoa gelditu zan.

 Orduan ezin zuen kontu

 Etzuela urguluak ontu.

 

 Nihork berelagunekin

 Ez beza espanturik egin,

 Deus ez baita errechago

 Etsayen egitea baino.

 Ez gaitezen

 Beharrez baizen

 Gure onez mintza,

 Bertzeak ez baditza

 Gabezala gori.

 Burutan idukazu hori.

 


inprimatu