inprimatu
Artzaina eta bere Gaznak
Izenburua:
Artzaina eta bere Gaznak
Sinadura:
Larrondoberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larrondoberri

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1249.zk.
Orrialdea:
4

Artzaina eta bere gaznak

 

Larrondoberri

 

 Den herria, den chaharra,

 Huna kondera hil ez tcharra

 Ez hala-hulako errana,

 Bainan sentsu handia daukana.

 

 Beihalako egunetan

 Aldudeko mendietan

 Bazen artzain famatu bat,

 Naski ez baita hambat

 Orai halakorik,

 Ez-eta idurikorik,

 izena zuen Arkulo.

 Gauaz, ez egunaz etzuen egiten lo,

 Edo guti bedere;

 Batzuek zioten ere

 Etzuela lorik

 Begi batez baizik,

 Jausten zen menditik igandetan

 Mezara eta jateko-ketan

 Behin hala heldu zelarik

 Bizkarra gasnaz betherik,

 Jausten da patar bat behera,

 Gero igaiten bertzera.

 Gainera heldu deneko

 Izerdia darioko,

 Behar duda hats-hartu

 Karga lurrera ematen du,

 Bainan ematean lurrera

 Hor doha gazna bat gain-behera.

 Min zitzaion Arkulori

 Han uztea gasna hori.

 Gure artzainak baitzuen izpiritu,

 Etzuen bere gasnaz etsitu.

 Zer egin ordain? hau? hori? hura?

 Azkenekotz, heldu zayo burura

 Hainitz asmu duenean erabili,

 Behar duela bidali

 Gasna galduaren bila

 Bertze bat gogor eta biribila.

 Bat hazta bertzea hazta,

 Bazuen ezik non hauta,

 Hartzen du bat, segur ez ustela,

 Eta minzatzen zayo hauta,

 «Gasna maitea, habil behiti

 «Erakartzera laguna goiti;

 «Bidean ez ibil jauzika,

 «Bainan emeki pirritaka,

 «Beldurrez hauts dezakan burua.

 «Hartaz nik bainuke damua.»

 Nola erran, hala egin,

 Igortzen du gasna. Gasna badoha arin

 Artzainak ikusi zuen goaten,

 Ez, ordea gibelerat itzultzen,

 Ez biak, ez bat ere.

 Etzuen etsitu halere.

 Traba zerbaitek othe zaduzkan bidean

 Hirugarren bat igortzen du bertze bat;

 Egin zuen hunembat eta hambat,

 Nun azkenekotz zakua

 Gelditu baitzen hustua.

 Eta gasnak goan pustan urera

 Hango arrainen haztera.

 Orduan Arkulok buruan min...

 Berantche!... etzen gehiago zer egin.

 

 Nora dago soka hunen aria?

 Hunek erakusten du jokolaria,

 Zeinak galtzen badu urhe bat jokoan,

 Ez baitu etsitzen berehalakoan.

 Galdua atzeman nahiz,

 Irriskura doha berriz;

 Beti berotuz dihoa

 Azken sosen adioa

 ikusi duken artekan;

 Eta ordu hartan

 Urrikiak alferretan.

 Zuhurra jostatzen da negurriz,

 Diru guti jokotan igorriz,

 Beldurrez geldi turrin

 Akulorekin berdin.


inprimatu