inprimatu
Artzaina eta bere Gaznak
Izenburua:
Artzaina eta bere Gaznak
Sinadura:
Larrondoberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larrondoberri

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1236.zk.
Orrialdea:
3-4

Artzaina et bere gaznak

 

Larrondoberri

 

 Den berria, den chaharra,

 Huna kondera bat ez tcharra

 Ez hala-hulako errana,

 Bainan sentsu handia daukana

 

 Beihalako egunetan

 Aldudeko mendietan

 Bazen artzain famatu bat,

 Naski ez baita hambat

 Orai halakorik

 Ez-eta idurikorik,

 Izena zuen Arkulo.

 

 Gauaz ez egunaz etzuen egiten lo.

 Edo guti bedere;

 Batzuek zioten ere

 Etzuela lorik

 Begi batez baizik.

 Jausten zen menditik igandetan

 Mezara eta jateko-ketan

 Behin hala heldu zelarik

 Bizkarra gasnaz betherik,

 Jausten da patar bat behera,

 Gero igaiten bertzera.

 Gainera heldu deneko,

 Izerdia darioko,

 Behar duela hats-hartu.

 Karga lurrera ematen du,

 Bainan ematean lurrerat

 Hor doha gazna bat gain-behera.

 Min zitzaion Arkulori

 Han uztea gasna hori.

 Gure artzainak baitzuen izpiritu,

 Etzuen bere gasnaz etsitu.

 Zer egin ordean? hau? hori? hura?

 Azkenekotz heldu zayo barura,

 Hainitz asmu duenean erabili,

 Behar duela bidali

 Gasna galduaren bila

 Bertze bat gogor eta biribila.

 Bat hazta, bertzea hazta,

 Bazuen ezik non hauta,

 Hartzen du bat, segur ez ustela,

 Eta mintzatzen zayo hunela:

 «Gasna maitea, habil beheiti

 «Erakartzera laguna goiti;

 «Bidean ez ihil jauzika,

 «Bainan emeki pirritaka,

 «Beldurrez hauts, dezakan burua,

 «Hartaz nik bainuke damua.»

 Nola erran, hala egin,

 Igortzen du gasna. Gasna badoha arin.

 Artzainak ikusi zuen goaten.

 Ez ordean gibelerat itzultzen,

 Ez biak, ez bat ere.

 Etzuen etsitu halere.

 Traba zerbaitek othe zaduzkan bidean,

 Hirugarren bat igortzen du bertze bat;

 Egin zuen hunembat eta hambat,

 Non azkenekotz zakua

 Gelditu baitzen hustua,

 Eta gasnak goan pusketan urera

 Hango arrainen haztera.

 Orduan Arkulok buruan min...

 Berantche!... etzen gehiago zer egin.

 

 Nora dago solas hunen eria?

 Hunek erakusten du jokolaria,

 Zeinak galtzen badu urhe bat jokoan,

 Ez baitu etsitzen berehalakoan.

 Galdua atzeman nahiz.

 Irriskura doha berriz;

 Beti berotuz dihoa

 Azken sosen adioa

 ikusi duken artekan;

 Eta ordu hartan

 Urrikiak alferretan,

 Zuhurra jostatzen da negurriz,

 Diru guti jokotan igorriz,

 Beldurrez geldi turria

 Arkulorekin berdin.

 


inprimatu