inprimatu
Artzaina eta bere gasnak
Izenburua:
Artzaina eta bere gasnak
Sinadura:
Larrondoberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larrondoberri

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1902
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
803.zk.
Orrialdea:
4

Artzaina eta bere gasnak

 

Larrondoberri

 

 Den berria, den chaharra,

 Huna kondera bat ez tcharra

 Ez hala-hulako errana.

 Bain sentsu handia daukana

 

 Beihalako egunetan

 Aldudeko mendietan,

 Bazen artzain famatu bat,

 Naski ez baita hambat

 Orai halakorik

 Ez-eta idurikorik.

 Izena zuen Arkulo.

 Gauaz ez egunaz etzuen egiten lo,

 Edo guti bedere;

 Batzuek zioten ere

 Etzuela lorik

 Begi batez baizik.

 Jausten zen menditik igandetan

 Mezara eta jateko-ketan

 Behin hala heldu zelarik

 Bizkarra gasnaz betherik,

 Jausten da patar bat behera.

 Gero igaiten bertzera.

 Gainera heldu deneko,

 Izerdia darioko.

 Behar duela hats-hartu,

 Karga lurrera ematen du,

 Bainan ematean lurrera

 Hor doha gasna bat gain-behera.

 Min zitzaion Arkulori

 Hau uztea gasna hori.

 Gure artzainak baitzuen izpiritu,

 Etzuen bere gasnaz etsitu.

 Zer egin ordean? hau? hori? hura?

 Azkenekotz heldu zayo burura,

 Hainitz asmu duenean erabili,

 Behar duela bidali

 Gasna galduaren bila

 Bertze bat gogor eta birihila.

 Bat hazta, bertzea hazta,

 Bazuen ezik non hauta.

 Hartzen du bat, segur ez ustela,

 Eta mintzatz zayo hunela:

 «Gasna maitea, habil beheiti

 «Erakartzera laguna goiti;

 «Bidean ez ibil jauzika,

 «Bainan emeki pirritaka,

 «Beldurrez hauts dezakan burua,

 «Hartaz nik bainuke damua.»

 Nola erran, hala egin.

 Igortzen du gasna. Gasna badoha arin.

 Bai, artzainak ikusi zuen goaten,

 Ez ordean gibelerat itzultzen,

 

 Ez biak ez bat ere.

 

 Etzuen etsitu halere.

 Traba zerbaitek othe zaduzkan bidean,

 Hirugarren bat igortzen du kuchean.

 Hau ere nombait gelditu.

 Bidean othe zen eritu,

 Arkulok igortzen du bertze bat;

 Egin zuen hunembat eta hambat,

 Non azkenekotz zakua

 Gelditu baitzen hustua,

 Eta gasnak goan pusketan urera

 Hango arrainen haztera.

 Orduan Arkulok buruan min...

 Berantche!... etzen gehiago zer egin.

 

 Nora dago solas hunen aria?

 Hunek erakusten du jokolaria,

 Zeinak galtzen badu urhe bat jokoan,

 Ez baitu etsitzen berehalakoan.

 Galdea atzeman nahiz,

 Irriskura doha berriz;

 Beti berotuz dihoa

 Azken sosen adioa

 Ikusi duken artekan;

 Eta ordu hartan,

 Urrikiak alferretan,

 Zuhurra Jostatzen da negurriz.

 Diru guti jokotan igorriz.

 Beldurrez geldi turrin

 Arkulorekin berdin.

 


inprimatu