Aizekirri aldakorra
Larrea, Juan
Dizidira bat estalgi barik aizearen utsgunean
¿nork ez ditu maite zure jarduera onak jaulkitzen dituzten kaioak?
artegatasunak errerik itsasoaren biotzean
aizeatzen izten dan aizorratz aundiputz baten igikerea
beste aldetik ezta ezer zuregarriagorik
bustitako betazal baten bigurenea
(baiña zu oker zagoz
itunarenez eta argentzi
amesdunez
etxe txiki arroa
argontziaren ituna
ikamenena barruan itxastarrak
aurkigune arrigarri bategaitik
alkondara arrea eztaz
egun-senti osoaz bearrezkoa itsasontziko uretaratze batena
leratzen naiz alkonderea
azkengaberantza
leratzen naiz
alkonderea
atsegiñez)