inprimatu
Galerianorena
Izenburua:
Galerianorena
Sinadura:
Larralde Ithurbide, Martin (Bordaxuri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larralde Ithurbide, Martin

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
333-334

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Galerianorena

 

Bordaxuri[1815]

 

 I

 

 Mila zortzi ehun eta hamabortzgarrena

 Ni Ahazparnen preso hartu nindutena;

 Plumaieneko premu orok dakitena,

 Galeretan higatu beharko naizena.

 

 II

 

 Kantatzera niazu alegera gabe

 Ez baitut probetxurik trixtaturik ere;

 Nehun deusik ebatsi gizonik hil gabe,

 Sekulako galerak enetako dire.

 

 III

 

 Ala zorigaitzeko premu izaitea!

 Horrek eman baiteraut betikotz kaltea,

 Aitari gald'eginik sortzeko partea,

 Galeretan eman nau, hau da ene dotea.

 

 IV

 

 Ene aita da gizon kontsideratua,

 Semia galeretan du segurtatua.

 Nun nahi otoitzean belaunikatua

 Saindu iduri, debru madarikatua.

 

 V

 

 Ene lehen kusia Kadet Bordaxuri,

 Fagore bat banuke galdatzeko zuri:

 Ongi adreza zaite ene arrebari,

 Ene saltzeko zonbat ukan duen sari.

 

 VI

 

 Aita aintzinian eta arreba ondoko,

 Osaba burjes hori diru fornitzeko;

 Ez ordian enetako bi sei liberako

 Galeretan bederen leher egiteko

 

 VII

 

 Elizan sartzen dira debozionerekin,

 Iduriz badohazila saindu guziekin

 Beren liburu eta arrosarioekin

 Debruak pesta onik einen du heiekin.

 

 VIII

 

 Zortzigarren bertsua aneiarendako,

 Kontseilu bat banikek hiri emaiteko:

 Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko;

 Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko.

 

 IX

 

 Zuri mintzo nitzaizu, oi Aita zilarra,

 Ardura dudalarik begian nigarra;

 Zure eta ene arraza Bordaxuritarra,

 Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.

 

 X

 

 Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian,

 Burdinez kargaturik oi presundegian.

 Bai eta kopiatu denbora berian,

 Orok kanta ditzaten Hazparne herrian.

 

 XI

 

 Hok eman izan ditut ez xangrinatzeko,

 Ene ahide adixkidek kuraie hartzeko.

 Eta partikulazki, aita, zuretako

 Kantu hoik aditzean semiaz orhoitzeko.

 

 Badut obligazione aita eta arrebari,

 Bai eta gauza bera oseba jaun horri;

 Jaun hori adrezatu da herriko merari

 Bai eta eginarazi dirutan zer nahi.

 


inprimatu