inprimatu
La violette
Izenburua:
La violette
Sinadura:
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
426.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


La Violette.

 

 

 Alferretan haiz sortzen, oi lore maitea,

 Baratze bazterretan, humilki gordea.

 Batada gochoenak hau bethi salhatzen;

 Hire egoitza bakhotchak aiseki kausitzen.

 

 Orai errak zertako haizen hoin herabe:

 Eder duk modestia, bainan gaindi gabe.

 Berthutean orobat, bertzetan bezala.

 Jakizak, ez badakit, neurri badela.

 

 Bertze lore guziak sorthu bezain sarri,

 Arrai, dantzan bizi-tuk, zefir soinulari:

 Hi aldiz belharpean, burua behera,

 Alhargun bat iduri, lurrari begira.

 

 Bainan diok Jainkoak hauela landatu,

 Ez dukala lekhua heronek hautatu

 Hori baizik ez bada, hoi bada guzia.

 Adi nezak zer gerthuz hagon ehortzia.

 

 Lurrak hire hazia hola estaltzean,

 Ber ustez bertze zembait zaukayan eskuan;

 Ezen dukan soin hori ez duk ilhumbeko,

 Hain guti hire haxa lurrak iresteko.

 

 Ez dik naturalezak bere mila obretan,

 Nihon, deusik agertzen egina alferretan,

 Bada, bahintz munduan gorde egoteko,

 Hire dohain guziak, errak zertarako?

 

 Horra beraz argitan zeruko chedea;

 Egun etzaik zilhegi duda egitea.

 Orai behar duk jakin, entzun nezak ongi,

 Hire gana zertara ni nauten igorri.

 

 Hire lagunek haute beren gana deitzen

 Jelosia bera ere heyer duk juntatzen;

 Altcha beraz lurretik, ez ukha ethorkia:

 Arrosaren aldean duk hire tokia.

 


inprimatu