inprimatu
Choriņoa cayolan
Izenburua:
Choriņoa cayolan
Sinadura:
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
373.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chorinoa Kayolan.

 

D.Larralde.

 

 1

 

 Zertako ni kayolan,

 Zer eginik gaizki?

 Ez othe dut bada izan

 Bihotz-minik aski?

 Airetan ibiltzeko,

 Yaunaren dohainak,

 Eta ez preso egoteko,

 Ditut nik hegalak.

 

 2

 

 Behar bada nigarrez,

 Barur atzo-danik,

 Ene haurrak ni galdez

 Daude goseturik,

 Laster hetaratzeko,

 Idek beraz bortak!

 Maiz heien bazkatzeko

 Ditut nik hegalak.

 

 3

 

 Primaderak, oraindik

 Senti du negua.

 Eta ume bat bakharrik

 Daukat lumatua;

 Bertzek ez pairatzeko,

 Onhets nere othoitzak!

 Hekien berotzeko

 Ditut nik hegalak.

 

 4

 

 Alhargun bat naizela

 Ez dautzuet erran

 Helas! hil zitzaitala

 Laguna segadan!

 Harren mina arintzeko,

 Eta eginbideak

 Bienak bethetzeko

 Ditut nik hegalak.

 

 5

 

 Iragan arratsean,

 Egin dut nik amets

 (Eta umez dohanean,

 Amak zer ez sinhets!)

 Ohatzetik hurbilchko

 Zabiltzala etsaiak,

 Ay! lanyera aitzintzeko

 Ditut nik hegalak!

 

 6

 

 Baina berantegi den

 Nago beldurturik,

 Nehon ez dut aditzen

 Auben minik baizik:

 Ez, ezta dudatzeko.

 Galdu ditut haurrak!

 Orai, nik deusetako

 Ez ditut hegalak.

 

 7

 

 Doluz errebel, Yauna

 Hasi naiz mintzatzen,

 Bai, nere azken orena

 Hari da hurbiltzen;

 Zerurat airatzeko,

 Umentzat alferrak!

 Zaizkit baliatuko

 Agian hegalak.

 

 


inprimatu