Ama haurraren sehaskan lohakartzen
Larralde, D.
1
Lo! lo!nere maitea,
Lo! ni naiz zurekin;
Lo! lo! paregabea;
Nigarrik ez egin;
Goizegi da! munduko
Gelditzen bazira,
Nigarretan urtzeko
Baduzu dembora!
2
Lo! nik zaitut higitzen;
Lo! lo! nombait goza;
Ez duzuya, ezagutzen
Amattoren boza?
Etsai guzietarik
Zure begiratzen,
Bertze lanak utzirik,
Egonen naiz hemen.
3
Lo! lo! nere aingerua,
Bainan ametsetan
Dabilkazu burua,
Hirria ezpainetan,
Norekin othe zare?
Non othe zabiltza?
Ez urrun, ama gabe
Gan, ene bihotza!
4
Lo! lo! zeruetarat
Airatu bazare,
Ez bihur zu lurrerat
Ardietsi gabe,
Ungi zure altchatzeko
Enetzat grazia:
Guziz eni hortiko
Zait ezti bizia!
5
Lo! lo! gauak oraindik
Nombait du eguna;
Ez da nihon argitik
Baizik izarrena.
Izarrez mintzatzean,
Zutaz naiz orhoitzen
Zein guti, zure aldean,
Duten distiratzen!
6
Lo! lo! dembora dela...
Iduri zait albak
Histen hari tuela
Ekhi gabazkoak;
Choriak, arboletan,
Kantaz hasi dire;
Laster nere besoetan
Gochatuko zare.
7
Bainan atzarri zare,
Uso bat iduri:
Huna nik zembat lore
Zuretzat ekharri.
Ametsetan aita amen
Othe zare orhoitu?
Ai! hirri maite batez
Bayetz erradazu.
|