inprimatu
Uzturre'ko Gurutzeari
Izenburua:
Uzturre'ko Gurutzeari
Sinadura:
Larraitz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larraitz

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
318.zk.
Orrialdea:
2

Uzturre'ko Gurutzeari

 

Larraitz

 

 Uzturre mendi punta-puntako

 Arkaitzaren muturrean

 Tolosarrak gaur ipiņi dute

 Gurutz aundi bat gaņean;

 Zeņen ederki ikusten degun,

 beetik begiratzean,

 bi besoakin Tolosarroidi

 eskerrak eman nayean.

 

 Kale zulotik atera eta

 guazen Uzturre gaņera

 goyan dabillen aize ederren

 goxotazunak artzera,

 andik agiri diran mendiak

 ta itxasoa ikustera,

 an jarri degun Gurutzeari

 musu bana ematera.

 

 Izazkun eta Uzturrepean,

 dagon gure erriya

 orain bezela beti izan dedin

 benetako Jainkotiya,

 eska deyogun Gurutz-Santuai

 laguntza eta errukiya

 Bere menpean zaindu dezan

 Tolosar erri gustiya.

 

         Tolosa'n 1927 - Orrillaren 1'an

 


inprimatu