inprimatu
Drogak
Izenburua:
Drogak
Sinadura:
Lardizabal, Felix
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lardizabal, Felix

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1309.zk.
Orrialdea:
58

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Drogak

 

Lardizabal, Felix

 

 Gaurko egunez droga nola dan

 pilpilean dagoen gaia

 neronek ere gai honi buruz

 badut zerbait esan nahia

 herririk herri etxetik etxe

 sartu zaigu geure maia

 enplasto hori gainetik kentzen

 oso zaila daukagu ia.

 

 Krak deitzen dena ta heroina

 dira beldurgarrienak

 ELE, ESE, DE, ta kokaina

 antzeko edo berdinak

 marihuana eta hatxisa

 ondoren anfetaminak

 tabakoa eta alkola berriz

 ez dira lagun onenak.

 

 Droga dastatzen hasi ezkero

 hontara zintezke heldu

 lendabiziko almen guziak

 egingo zaizkizu galdu

 ondoren berriz heste ta gibel

 gorputz guztia usteldu

 buruko muinak lehortu eta

 sidak mundutik bialdu.

 

 Hainbat eratan saltzen digute

 askotan ezin ohartu

 bainan gehienbat gaztedia da

 sokan nahi dutena sartu

 bizitzen hasi baino lenago

 heriotzera behartu

 zenbat senditan ezbeharra ta

 negarra dizkigun sortu.

 


inprimatu