inprimatu
Baserri zaar da ola berriak
Izenburua:
Baserri zaar da ola berriak
Sinadura:
Lar Betxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lar Betxi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
233

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserri zaar da ola berriak

 

Lar Betxi

 

 ŦZer ots dek ori, seme

 sakonean gora

 gure mendietara

 orain datorrena?

 

 Lorik ez dit egiten

 aspaldiko ontan,

 burrundara ots orrek

 etzekit zer duan...

 

 Sortu zizkak oraingoz

 buru ta biotzak,

 ixillarazi dizkit

 mendi oyar otsak.

 

 Ekaitzaren antza dik,

 tximistaren garra,

 odei beltzaren kea

 ta laiņo zatarra.

 

 Pizti ikaragarrin bat,

 ote dan nauk bildur,

 suzko begiak eta

 su odola zor-bor.

 

 Orren arnas beroak

 kedar eta autsak,

 arras zikindu dizkik

 mendi ta sakonak.

 

 Bere lurrun zikiņaz

 igartu arazi

 gure baratzetako

 lore ta zugasti.

 

 Pizti txistu luzea

 noizean bein joaz.

 giza pillak irentsi

 ta gero boteaz.

 

 Itzali ere gabe

 gabaz ez egunez,

 inpernua ote dan

 egin diat amets...

 

 Orrek ixildu dizkik

 gure txistu soņu,

 euskal kanta ederrak

 eta gure doņu...

 

 Ya ondatua dik

 eusko baserria.

 gure izkuntza zarra

 ta Euskalerria!

 

 Erdaldunak ugari

 ekarriaz ona,

 agur, errietako

 pake-zoriona!


inprimatu