Eliza besta
Laphurtar batek
Egun eliza-besta dugu zelebratzen!
Gure patroin saindua denek ohoratzen!
Churi-gorritan,
Bezti berritan
Oro gare jartzen,
Bestalierrak lerroka zaizkigu ethortzen.
Chikiro beltz ederra, bere adarrekin,
Barda hil izan dugu irri-ta-farrekin,
Salto brikoka
Buruaz joka
Zabil lagunekin;
Orai azpi-ta saltsa badugu harekin.
Gure oiloak ez du erranen oraindik,
Lau hatzez gora dago gerrenean errerik!
Haren ichterrek,
Hegal, bizkarrek
Ez dute parerik!
Mamiak jan dioizkigu, hezurrak utzirik.
Hau da arno gozoa, ezti-ta hazkarra!
Espainiatik jina, berenaz nafarra.
Basoak jorik,
Ondo husturik,
Dezagun ohora!
Zahagi tontor hori egun ez da sobera.
Bazkaldu ta soinutik zainak ditu phizten,
Gazteria guzia chutik pharatzen,
Gure atsoak,
Gaizo maltsoak,
Berak zaizku hasten
Eskualdun zahar dantzen gaztei erakusten!!!
Jo hara jo-zak huna, hor dabil pilota,
Erreferak itzuliz lur-mineko bota.
Hola gazteak,
Muthil maiteak,
Hola gaiten josta!
Pilotak du beztitzen elizako besta!
Bainan ilhuna jadan hari da erortzen!
Izarrek zeruetan dute distiratzen
Irrintzinaka,
Oihu, chichtuka
Gare etcheratzen
Bstako atseginez luzeki ohoitzen!