inprimatu
Langilleak kantari
Izenburua:
Langilleak kantari
Sinadura:
Langille batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Langille batek

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
369

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Langileeak kantari

 

Langille batek

 

 Egun senti ederra

 Azaltzen danian

 Gogotik asten gera

 Goizero lanian

 Beiñ alditzakegun

 Lanak egunian

 Izan bitez ¡o Jauna!

 Zure izenian.

 

 Gizona da jayoa

 Egiteko lana

 Ez guchi ez geyegi

 Bai koibeni dana

 Sententzia or dago

 Jainkoak emana

 Sekulan borratuko

 Iñork ez duana.

 

 Gaitz guzien sustrai

 Alperkeriari

 Lanaz gerra egiten

 Gozoz gera ari.

 Jaunak egiten digu

 Grazia ugari

 Argatik bizi gera

 Alegre kantari.

 

 Izerdia sarritan

 Degu bekokian

 Dijuakigulako

 Denbora nekian

 Baña biotza beti

 Poz eta pakian

 ¡A! zenbatek dicha au

 Artuko lukean.

 

 Lanarekin garaitzen

 Da nagitasuna

 Lanetik datoz pako

 Eta osasuna

 Lanian urkitzen da

 Aberastasuna

 Lana da gizonaren

 Zori-ontasuna.

 

 Astian lana egiñ

 Obra onak jaian

 Animarentzat ero

 Zerbait egiñ naian

 Egiñ ditzagun orain

 Dezakegun gaian

 Arkitzeko sariya

 Gero zeru-goian.

 


inprimatu