Iratiko artzaina
Landerretche, M.
1
Garazi bortu gainean.
Iratiko oihanean.
Artzain bizi naiz uda denean
Fagoaren goizean,
Garazi bortu gainean,
Iratiko oihanean.
2
Choragarri da bortua,
Elhurra bada urthua:
Bazka gizenen badu hautua,
Uda negu urtatua;
Chorogarri da bortua.
Elhurra bada urthua.
3
Gora fagoa hedatzen!
Berotik nau gerizatzen
Gauak zerua du urheztatzen
Ihintz gozoa ichurtzen;
Gora fagoa hedatzen!
Berotik nau gerizatzen.
4
Errege dugu jarria
Marro bulumba larria,
utzirik dabil bozik herria,
Adar, handi bihurria
Errege dugu jarria
Marro bulumba larria.
5
Ardiak doaz ondotik,
Bulunba hasiz geroztik
Berrehun joan azer lephotik
Athera ziren herritik:
Ardiak dohaz ondotik,
Bulumba hasiz geroztik.
6
Otseho, buru zabala,
Handi duk hire ahala:
Behar orduko baduk uhala:
Sendo burdiń bezala
Otseho, buru zabala,
Handi duk hire ahala.
7
Artzain bagare mendian,
Saro zabalen erdian
Chirola dugu eguerdian:
Pilota bere aldian:
Artzain bagare mendian,
Saro zabalen erdian.
8
Olha zaharren barnetan,
Coblak, euria denetan,
Errepikatzen dire artetan
Bi eta hiru, bozetan.
Olha zaharren barnetan,
Coblak, euria denetan.
9
Chantcho nik maite dudana
Da chirolaz hoberena:
Hurbilarazten du beregana
Garmin artzain mokhorrena
Chautcho nik maia dudana
Da chirolaz hoberena.
10
Choratzen du arthaldea
Uztera alhapidea:
Otsoak era galtzen gosea
Cuganat hartzen chedea!
Choratzen du arthaldea
Uzterat alhapidea.
11
Chirolak ditu oihuak
Hasperenetan emanak:
Errekan dire jausten auhenak
Chirolari daudezenak
Chirolak ditu oihanak
Hasperenetan emanak.
12
Bortuan sasoin ederra
Chantchori diot eskerra.
Baderamaiot, neure beharra,
Mizpira baten adarra.
Bortuan sasoin ederra
Chantchorri diot eskerra.
13
Nik badut kaiku berra.
Chantchok aurthen ekharria
Zurean lanthtuz du ezarria
Dantza khordan gazteria
Nik badut kaiku berria
Chantchok aurthen ekharria.
14
Ibaia doha luzatuz,
Itsas alderat handituz
Ithurburuan ahuspekatuz.
Suntsitzen dut hurrupatuz
Ibaia doha luzatuz,
Itsas alderat handituz.
15
Hedoia dathor airetan
Su zimiztak erraietan!
Ihortziria sarkhor denetan
Zeinatzen naiz ikharetan!
Santa Bartara, ni baithan,
Balia zaizkit gau huntan,
16
Iguzkia zauku sartzen.
Belhauniko gare jartzen
Igandez Credo dugu kantatzen,
Oihartzunek ihardesten!
Bihotzak dire mugitzen
Eta begiak bustitzen.
17
Harrotzen dut hausperria,
Aphaintzeko janharia:
Chingar, esnekin, thala guria!
Lakhet dugun hazkurria,
Ikhus artean herria.
Hoiche da gure bizia.
18
Zimaildurik iratzea
Egiten dut ohatzea,
Ez baita loharkatzea,
Maiteekin mintzatzen
Egik, Otseho, zaintzea,
Otsoekin hiri hizkatzea!
19
Bestak herrian badire.
Ezin goazke batere.
gortzen ditut hemen halere
Goraintzi choil hauk nik ere:
Kantatzen ahal badire,
Ez dut galdetzen deus, ere.