Iratiko artzaina
Landerretche, M.
1
Garazi bortu gainean.
Iratiko oihanean,
Artzain bizi naiz uda denean,
Fagoaren gerizean,
Garazi bortu gainean,
Iratiko oihanean.
2
Choragarri da bortua,
Elhurra bada urthua:
Bazka gizenen badu hautua,
Uda negu urtatua
Choragarri da bortua,
Elhurra bada urthua.
3
Gora tagoa hedatzen!
Berotik nau gerizatzen:
Gauak zerua du urheztatzen
Ihintz gozoa ichurtzen
Gora fagoa hedatzen!
Berotik nau gerizatzen.
4
Errege dugu jarria
Marro bulimia larria:
Utzirik dabil bozik herria,
Adar handi bihurria
Errege dugu jarria
Marro bulumba larria.
5
Ardiak doaz ondotik,
Bulumba hasiz geroztik
Berrehun goare ozen lephotik,
Athera ziren herritik
Ardiak dohaz ondotik,
Bulumba haste geroztik.
6
Osteho, buru zabala,
Handi duk hire ahala;
Behar orduko baduk uhala
Sendo burdiņa bezala
Osteho, buru zabala,
Handi duk hire ahala.
7
Artzain bagare mendian,
Saro zabalen erdian:
Chirola dugu eguerdian
Pilota bere aldian
Artzain bagare mendian,
Saro zabalen erdian.
8
Olha zaharren barnetan,
Coblak, euria denetan,
Errepikatzen dire artetan
Bi eta hirur bozetan.
Olha zaharren barnetan,
Coblak euria denetan.
9
Chantcho nik maite dudana
Da chirolaz hoberena:
Hurbilarazten du beregana
Garmin artzain mokhorrena
Chantcho, nik maite dudana
Da chirolaz hoberena.
10
Choratzen du arthaldea
Uztera alhapidea;
Ostoak ere galtzen gosea.
Guganat hartzen chedea!
Choratzen du arthaldea
Uzterat alhapidea.
11
Chirolak ditu oihanak
Hasperenetan emanak
Errekan dire jausten auhenak:
Chirolari daudezenak
Chirolak ditu oihanak
Hasperenetan emanak.
12
Bortuan sasoin ederra
Chantchori diot eskerra.
Baderamaiot, neure behari
Mizpira baten adarra.
Bortuan sasoin ederra
Chantchori diot eskerra
13
Nik badut kaiku berria,
Chantchok aurthen ekharria:
Zurean lanthuz du ezarria
Dantza khordan gazteri
Nik badut kaiku berria
Chantchok aurthen ekharria.
14
Ibaia doha luzatuz,
Itsas alderat handituz
Ithurburuan ahuspekatuz,
Suntsitzen dut hurrupat
Ibaia doha luzatuz,
Itsas alderat handituz.
15
Hedoia dathor arretan
Su zimiztak erraietan!
Ihortziria sarkhor denetai
Zeinhatzen naiz ikhare
Santa Barbara, ni baithan,
Balia zaizkit gau hunta
16
Iguzkia zauku sartzen,
Belhauniko gare jartze
Igandez Credo dugu kantatzen
Oihartzunek ihardesten
Bihotzak dire mugitzen
Eta begiak bustitzen.
17
Harrotzen dut hauspen
Aphaintzeko janharia:
Chingar, esnekin, thalo guria!
Lakhet dugun hazkurria
Ikhus artean herria,
Hoiche da gure bizia.
18
Zimaildurik iratzea,
Egiten dut ohatzea,
Ez baita luze loharkatzea
Maiteekin mintzatzea
Egik, Otseho, zaintzea
Otsoekin hizkatzea!
19
Bestak herrian badire,
Ezin goazke batere.
Igortzen ditut hemen halere
Goraintzi choil hauk nik ere:
Kantatzen ahal badire,
Ez dut galdetzen deus ere.
|