inprimatu
Gaztea, norat hoa?
Izenburua:
Gaztea, norat hoa?
Sinadura:
Landart, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Landart, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
934.zk.
Orrialdea:
4

Gaztea, norat hoa?

 

Landart, Daniel

 

 1

 

 Gaztea, norat hoa, gau ilunean

 Bakar bakarrik,

 Gogoa ilun, bihotza huts,

 Amodiorik gabe,

 Munduaz asea,

 Jendez nardatua,

 Plazerrez gohaindua,

 Norat hoa?

 Noren ondotik habil,

 Nor duk xerkatzen?

 

 2

 

 Bahoa, gau ilunean,

 Norbeit hatxeman nahiz.

 Bahoa, urratsa luzatuz,

 Soinu bat urrunean

 Aditzen bahu bezala.

 

 3

 

 Bainan badakik

 Ez dela soinurik,

 Eta balitz ere,

 Ez hintakela pestarat joan!

 

 4

 

 Edo bertzenaz, nahi huke

 Norbeit hire goait balitz.

 Gau ilunean,

 Ganbera ttipi batean,

 Argia antxu hila,

 Izar eder bat...

 

 5

 

 Bakarrik, hire bihotzeko izarra

 Bertze batekin dela badakik.

 Eta begiak hesten dituk,

 Esku ahurra tinkatuz.

 

 6

 

 Hire adixkidez ahantzia,

 Biziaz etsitua,

 

 Lanean akitua,

 Ez dakik zer egin,

 Eta bahaki ere,

 Ez huke kalipurik.

 

 7

 

 Zer zauk gertatzen,

 Zer egin duk behar etzenik?

 Kara hits horren biltzeko,

 Bizian kuraiaren galtzeko?

 

 8

 

 Zer egin duk...

 Bainan hiaurek ez dakik!

 

 Eta ez duk gelditu nahi

 Burua bi eskuen artean harturik,

 Bi gogoetaren egiteko

 Eta berriz abiatzeko

 

 9

 

 Kopeta gorarik,

 Bihotza amodioz beterik...

 

 Bainan ez, begiak hetsirik

 Nahiago duk kurritu, eskuin, ezker,

 Gelditu gabe... joan, joan, joan!

 

 10

 

 Gaztea, norat hoa ?

 


inprimatu