inprimatu
Soriako giltzapetuei
Izenburua:
Soriako giltzapetuei
Sinadura:
Lanatua, Manex (Lanathoua-Etxebeste, Manex; Lanatua-Uhaitze, M.; Uhaitze-Lanatua, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lanatua, Manex

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
381-382.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soriako giltzapetuei

 

Uhaitze, M.L.

 

 Argirik gabe ez nagokek,

 gauez gau usteltzea,

 niretzat duk ifernua.

 Haritz zahar, haritz gazte,

 haritz ederraren ezkur berde,

 bana banaturik aritzeko orde,

 ama onak duen esne,

 elkargarri lezaiguke,

 askagarri has gintazke,

 zer gorputza, zer bihotza.

 Arima dut hotza,

 busti eta lotsa,

 bizirik ere ez dezaket goza.

 Indar batez, bi indarrez,

 ezkur ondu, ezkur berde,

 etxearen ikusteko,

 ezpain baten jastatzeko,

 eguzkira berotzeko,

 burdin, su eta tu den ate hau,

 ate galgarri hau,

 zuek, irekiko didazue.

 Haritz honen ezkur berde,

 joanen naiz, joanen,

 libre!

 


inprimatu