inprimatu
Arratseko bederatziak t'erdiak dira
Izenburua:
Arratseko bederatziak t'erdiak dira
Sinadura:
Lanatua, Manex (Lanathoua-Etxebeste, Manex; Lanatua-Uhaitze, M.; Uhaitze-Lanatua, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lanatua, Manex

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
386-387.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arratseko bederatziak t'erdiak dira

 

Uhaitze, M.L.

 

 Arratseko bederatziak t'erdiak dira,

 argi guziak, horxe, zintzilik daude,

 dirdiran.

 Hobietako argi faltsu,

 harpeetako hilen argi.

 Hilargi edo hilen argi,

 jendeen ilusio,

 nahiago nituzke, nire herriko lagunak berriz ikusi,

 papo hoztu honi kontra besarkan atxiki.

 Jendea dago, jendea dabil, so, kalkan.

 Pikak, ez du ikusten arranoa barandan,

 Baionako karrikan.

 

 Egunaren argia estaltzera doa,

 eguzki beroaren sua, bera,

 harroinezko mendietan behera,

 harroinean sartuz hurtzen ari da.

 Honela noa,

 jakin gabe,

 gaueko orduan,

 nire orduan.

 Hotz eta bakarrik,

 itsu eta galdurik,

 badatorkiotan hiltzeari,

 urren, nabil orain,

 ordu latzari.

 Hotz,

 bihotza hotz,

 bizia daukat, horxe,

 motz.

 

 Zure begiak, itsasoa bezala,

 urdin eta zuriak.

 Itsasoa bezala,

 mila xorta, mila bizi, mila jauzi;

 zekarzkidaten esperantza guziak,

 karrika bazter honetan,

 lohian eta tuan,

 erauntsiaren urean,

 badoaz bat batean,

 gizarte zikin honen errekan.

 Biziari zoakion ahoa,

 frutu joria,

 horrenbeste hitz gozoen iturria.

 Ondikotz,

 madari guziak larrazkenean jaten badira,

 zuri ta niri, ez zaigu gertatu horrela.

 Zure irria, irri alaia, irri tristea,

 eta, hi, HERRIA,

 nire esku langileek zizelkatu harria.

 HARRI,

 ez hadin geldi hori,

 hiri HERRI,

 Harri eta Herri,

 hiri, bizi hau dena,

 odol eta haragi gorri,

 doala,

 bakar bakarrik, hiri.

 

 Hamar tiroren artetik,

 hamar zauriren barnetik,

 Aho hetsi batetik,

 aurpegi aztaparkatu,

 bihotz urratu honetatik,

 azken hats ezinean,

 azken garrasi ezinean,

 nik, orain,

 arratseko bederatziak t'erditan,

 Baionako karrikan,

 odol eta HERRI,

 HARRI eta zauri,

 zaituztet ikusten,

 zaituztet maitatzen,

 beti.

 


inprimatu