inprimatu
Etchekopar Larrañekouari
Izenburua:
Etchekopar Larrañekouari
Sinadura:
Lahuntsegoity
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lahuntsegoity

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
4

Etchekopar Larrañekouari

 

Lahuntsegoity

 

 1

 

 Haur ttipi bat ukhenik... hala den bezala,

 Uduriturik araouz beharra nintzala,

 Larrañetik jin zaiztat presentzat bi kobla,

 Heben deiot erraitera «gogoz esker mila!»

 

 2

 

 Ordu hounetan zitzaizt, Etchekopar heltu!

 Zoure bersetak dira medezi gerthatu,

 Emaztiari bertan nuntian khantatu:

 Ordu hartan berian, etzaita sendotu!

 

 3

 

 Gaiza horren ikhoustez, estonatu nuzu,

 Khantore berri batek photere badizu;

 Zoure ganik jakinik, proba badizugu:

 Haur minen sendotzeko parerik ez dizu!

 

 4

 

 Jounesi mintzatzeko dembora harzazu,

 Zer agitu zeitadan nik echi errozu;

 Aldiz, sendagaillia galthatzen badeizu,

 Gorenetik phakaziz, bi breset emotzu.

 

 5

 

 Etzitazut ahazten zoure parabola

 Orai khounta tcharrian baratzen nizala

 Dozenan... hamahirour!, khounta houna dela,

 Aithor ezazu klarki, zuk, bestek bezala.

 

 6

 

 Haur maiten paretzeko tranko duket lana,

 Halere jiten bada hamalaurgerrena,

 Gomendatzen nitzaitzu, demboraz aitzina,

 Eguzait'izateko, zouri da zuzena.

 LALIUNTSEGOITY.

 


inprimatu