inprimatu
Agur, lagun ona. (Karrera'tar Jesus'en oroitzaz)
Izenburua:
Agur, lagun ona. (Karrera'tar Jesus'en oroitzaz)
Sinadura:
Lagun batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lagun batek

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
100.zk.
Orrialdea:
1

Agur, lagun ona

 

Lagun batek

 

         (Karrera'tar Jesus'en oroitzaz)

 

 Loreak jaiotzen

 Ari diran egunetan,

 Txoriñoak pozez

 Abestu nai dutenean,

 Udaberri ona

 Ederki datorrenean...

 Gugandik joan da

 Ixilki, zorritxarrean...

 

     Beregatik nik

     Ikasi nuen

     Txoriñoak lez

           Abesten,

     Eta gaur itun

     Negarrez nago,

     Ixil ixilik

           Oldosten.

 

     Ezin zinistu

     Orren agudo

     Jesus maitea

           Il danik...

     Nere laguna

     Apaiz gaztea,

     Ikusiko det

           Oraindik.

 

     Ta bat batean

     Gelan entzun det

     Izugarrizko

           Murmurra...

     Gotzontxu polit

     Batek esan dit

     Eztiki, egi

           Samurra:

 

     "Zure laguna

     Goiko Jaun onak

     Deitu du bere

           Ondora...

     Emen beko loi

     Ustel ontatik

     Beti-betiko

           Zerura...".

 

 Euskera piztutzen

 Art dan egun abetan,

 Euskaldunak pozez

 Abestu nai dutenean,

 Udaberri ona

 Ederki datorrenean...

 Gugandik joan da

 Ixilki, zoritxarrean.

 

         Ondarribi

 


inprimatu