inprimatu
Agurrezko bertsoa
Izenburua:
Agurrezko bertsoa
Sinadura:
Alberdi, Jesus (Egileor)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alberdi, Jesus

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agurrezko bertsoa

 

Alberdi

 

 Alb.

 

 Arratsaldeon eman ondoren

 Asi nai nuke lanian

 Eztakit zelan moldauko naizen

 Ainbeste jente aurrian

 Azi ederrak erain dituez

 Euskalzalien artian

 Landarak ere ikusten nago

 Gaur emen Arenalian

 Aspertu gabe jarraitu daigun

 Bakotxak bere zallian

 Euskal oiturok bizi daitezan

 Uri eta baserrian

 Diferentziok utzi daiguzan

 Jetxi ta alde batian

 Gorroto biziz ikusi gendun

 Zer igaro zan lanian

 Amaika anai errubakuak

 Estaldu ziran lurpian

 Mundu onetan bizi gaitezan

 Anaikor maitasunian

 Jesus Maisuak lagundu deiskun

 Zeruetako atian.

 


inprimatu