inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Alberdi, Jesus - Azpillaga, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alberdi, Jesus
Azpillaga, Jon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Alberdi - Azpillaga

 

 Alb.

 

 Zetanbaitetik jan bear eta

 Naiz ni errukarria

 Alper alperrik joatelako

 Mundu ontako denporia

 Ara ta ona aspertu gabe

 Badet jira ta bueltia

 Alperreko da etxekoandra oni

 Sasoz atea jotia.

 

 Azp.

 

 Onek esan dun lizunkeria

 Ez iņork goguan artu

 Etortzen da ta ateik jo gabe

 Igual etxera sartu

 Ez det nik ezer entenitzen da

 Berak nai duna kobratu

 Zuzentxuago ibili bear

 Nai ez badek kondenatu.

 

 Alb.

 

 Dotore samar esan ditu onek

 Txaloz berotu dozue

 Baiņa oindio kobratzailleak

 Argirik dauka gogue

 Itaun txiki bat ziaro bertan

 Bero ni egiten nue

 Nun eta dauka ori ola bada

 Onek an errezibue.

 

 Azp.

 

 Zuk emandako errezibuak

 Etxian nik aintxen ditut

 Etorri eta pare bat duro

 Geiago kobratzen ditu

 An artutako diruarekin

 Tabernak pasatzen ditu

 Daukan jornalez zelan ibili

 Onek ostuko ez balitu.

 

 Alb.

 

 Badakizute lenaoko zorra

 Ez ein ainbeste zarata

 Erri ta erbeste aspalditxotik

 Ondo zagoz ezaututa

 Nere biotza lenago bere

 Baita orain bere galanta

 Orain osua parkauko deutsut

 Emen erdia pagauta.

 

 Azp.

 

 Bere burua gezurrak esan

 Ta jarri nai du apaiņa

 Etzaitez izan orrelakua

 Etzak jenderik engaiņa

 Au Eortzen da nere etxera

 Ustean alako fiņa

 Falta orretxek ditu bakarrik

 Bestela formal da baiņa.

 

 Alb.

 

 Etxeko andra eskasak ere

 Atxakia dau ugari

 Baiņa ez uste engaņo barririk

 Emangoustezula neri

 Berbaz asi ta lagun aurrian

 Onek zerbait badiruri

 Artu emanetan geiao gurutso

 Onrrai baiņo diruari.

 

 Azp.

 

 Nik emandako egi au beintzat

 Zuk eztezu ukatuko

 Lendik guztiak kobrauta dezuz

 Berriz ez dek kobratuko

 Au emen dabil nun edo andik

 Niri ziria sartuko

 Nik emandako baso erdirik

 Berriro ez dek artuko.

 

 Alb.

 

 Erdika emen ibili gabe

 Esan bear da guzia

 Gauza ederra azken orduan

 Izango garbi egotia

 Ez det eskatu orain artian

 Izan eztana neria

 Gauza ederra dalako emen

 Bakotxarentzat beria.

 

 Azp.

 

 Au esan arren jendiarentzat

 Ez da ba izango kalte

 Zuen moduko kristauagandik

 Obe da bizi aparte

 Aurrian zauden emakumeak

 Gaur enteratu zaitezte

 Argi kobratzen zabiltzatenak

 Denok bardiņak zerate.

 


inprimatu