inprimatu
Lourdeseko Amari Eskualdunak agur
Izenburua:
Lourdeseko Amari Eskualdunak agur
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1093.zk.
Orrialdea:
2

Lourdeseko amari eskualdunek agur

 

 

 ERREPIKA: Agur, Agur, Agur Maria (bis)

 

 1

 

 Eskual herriraino jin zaukun berria

 Lourdesen zinela agertu Maria. (Agur).

 

 2

 

 Elhur egin Zuken zure soinekora

 Etzen churiago mendia hor gora.

 

 3

 

 Zure gerruntzean zinta bat urdina

 Zeru zola zatiz iduri egira

 

 4

 

 Besotik dilindan Arrosarioa

 Izarra bezembat ezti zure soa.

 

 5

 

 Arrosa gorri bat lothua oinetan

 Bildua zeruko lilitegietan.

 

 6

 

 Harpean holachet zinagoelarik

 Bernadeta jin zen uste gabetarik.

 

 7

 

 Bereala haurra zure aintzinean

 Belhaunikatu zen, eman solasean.

 

 8

 

 O andere ederra! Zer nahi zinuke

 Zuk nahi duzuna nik egin nezake.

 

 9

 

 Hamabortz egunez zure lagunekin

 Harbe pe huntarat faltarik ez egin.

 

 10

 

 Zer duzu Andrea, zer zaut iduritu

 Begien distira nigar batek histu.

 

 11

 

 Egia da: badut begitara nigarra

 Bekatorosentzat othoitz ene haurra

 

 12

 

 Eliza bat hemen altchatu denean

 Mundua jin bedi prosesionean.

 

 13

 

 Zeruko naizela dener frogatzeko

 Ur mirakulos bat hortchet da sorthuko.

 

 14

 

 Ikuz eta edan ene Bernadeta

 Hunat bilduko da jende eri meta.

 

 15

 

 Gauza bat oraino nik ez dakitena,

 Errazu, Andrea, zer duzun izena.

 

 16

 

 Ene izena da zerutikakoa

 Deitzen naiz Birjina nota gabekoa.

 

 17

 

 Holachet zinela agertu Maria

 Eskual herriraino jin zaukun berria.

 


inprimatu