inprimatu
Lili pollit bat badut nic aspali begistaturic
Izenburua:
Lili pollit bat badut nic aspali begistaturic
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
328.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lili pollit bat badut nic aspali  begistaturic.

 

 

 1

 

 Suyet berri bat badugu phertsu berriac behartu,

 Egin abalaz oneski nahi tuenac aditu.

 Bere burua nahiz goratu egin ahalac egin tu,

 Bainan oraiko aldian etziakozu baliatu.

 

 2

 

 Urtharrilian ginduen misioneko denbora;

 yendia gogotic heldu zen misionesten ondora.

 Etsai gaichtuari phentsamendu yintziakotzu gogora,

 Prediku alkhitic populuari mintzatu dela sobera.

 

 3

 

 Hanitz abilki yokatu zauku gure azeri zaharra;

 Kalomniaturic izaitekotan baginduen horren beharra.

 Elgar iduriac gerthatu dira emaztia ala senharra,

 Estimu tcharrian phasa behaute beren denbora undarra.

 

 4

 Yende batzuen etsaikeria ez daitekezu konpreni,

 Gaichtakeria nausitia dela iduritzen zeraut eni.

 Egiaren ertia ezdeia bada egungo egunian konbeni,

 Behar ederrez ibilia da yuanden egunian hor gaindi.

 

 5

 

 Afera hori etziakozu nahi bezala phasatu,

 Buria goraric erten omen du ez diela horrec phusatu.

 Harria thira eskia gorde nahi likezi trufatu,

 Aspaldi handian beharra duzu herri huntaric kasatu.

 

 6

 

 Bere baitharic ideia gaichtua ez dizi falta sekulan;

 Gaichtakeria phensatzen bethi ari da karkulan.

 Dazkigun guziac erteraz geroz bagindikezi gaurko lan,

 Horra nolako gizona dugun gure herriko Zantzalan.

 

 7

 

 Bere buria nahi likezi nunbeitic ere edertu;

 Zanguaren pian nahi gintizin gutiz gehienac lehertu.

 Malezia horri egia erraiteko beranchko gira ohartu,

 Gure herriac hobe zikezin sekula ez balitz agertu.

 

 8

 

 Laudorioric ez da ageri egon den lekhuetaric;

 Gamante, Banca, Arneguy ere hetaric.

 Hango adichkidec ez dakote ez izkiribatzen letraric,

 Zer gizona dugun Zantzalan ageri duzu hortaric.

 

 9

 

 Zantzalan horren maleziac ez dira gisa batera,

 Besten gainera undarreko hau pollita dauku athera.

 Tribunalian yustuki dute yuyatu gure afera,

 Zantzalan handia begiac ithunic itzulia da etchera.

 

 10

 

 Plazer baduzu beharko zautzu oraiko aldian miretsi,

 Ziropa hori zukreric gabe ez duzu aise iretsi.

 Zuhurra dena yuan dadiela zure ganikan ihesi,

 Zure gezurric ez dute nahi gehiago nehore sinhetsi.

 

 


inprimatu