inprimatu
Leoia zarrez iltzen
Izenburua:
Leoia zarrez iltzen
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Samaniego, Feliz Maria _ Iturriaga, Ag
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
295.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Leoia zarrez iltzen

 

 

 Leoi guztiz andi bat

 ez il bai illean,

 luze-luze etziņik

 zegoan lurrean;

 urteen zamak zeukan

 ezin igiturik,

 bada ez zan arkitzen

 argan beste miņik.

 

 Orruaz mendiz mendi

 zanean len bizi

 abereak zebiltzan

 argandik igesi;

 bat bakarrika ez zan

 guztien artean

 itxorongo zionik

 iņolaz bidean.

 

 Orain ikusirikan

 etziņik lurrean,

 esan deran bezela,

 ez il bai illean

 an dijoaz laisterka

 txiki ta andiak

 eta ito nai dute

 gaixoa guztiak.

 

 Zitalen kontua da

 gaixoa danari

 egin nai izatea

 parra eta irri.

 Gizon prestuak ez du

 onela pentsatzen

 gaixoenari dio

 geiena laguntzen.

 


inprimatu