inprimatu
Lengo egunian juan prestu batek
Izenburua:
Lengo egunian juan prestu batek
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
752.zk.
Orrialdea:
9

 Lengo egunian jaun prestu batek

 Etxera egin dit abisa

 Bertso berriyak ateratzeko

 Oitura dedan gisa.

 Alkartu ezkero desio dana

 Iritxitzen baita aisa,

 Bentako barriyuan egin da

 Andre Mariaren eliza.

 

 Agustuaren ogei ta bostian

 Jendia garaiz jeiki zan

 Andre Maria Arantzazukua

 Jarri baitegu elizan,

 Bedeinkatzera don Jose Alkain

 Gure erretorea etorri zan

 Aspaldiyan ezta gure barriyuan

 Orrenbeste persona izan.

 

 Mezako denboran eliza

 Bai polita eta apaņa!

 Ori orrela jarri dutenlak

 Badute lanian maņa.

 Donostiyatik abestutzera

 Neskatxa taldo bikaņa

 Egiņ zutena agertutzeko

 Eskas da nere mingaņa.

 

 Meza entzun da andik aguro

 Kanpora giņadenian

 Poxpoliņ eta makildantzari

 Elizan aldamenian.

 Soņu alaya jo ziyeten da

 Asi ziraden lanian,

 Gaztiak anka goratzen zuten

 Denak umore onian.

 

 Eliza egiteko lurra

 Mendizabalek eman du,

 Ingurukuak alkartueta

 Bat bestiari lagundu,

 Bost edo sei illabete oetan

 Ez gera alperrik egondu.

 Zenbat orlako ez litzake egingo

 Elkar artuko bagendu.

 

 Bi meza izango dira

 Igandetan da jaitan.

 Ori orrela utziya degu

 Apaiz jaunaren baitan,

 Utsikan gabe al bada zintzo

 Juan bear degu aietan.

 Lenengua sei terditan da,

 Bestia berriz zortzitan.

 

 Batzordekuak gizon argiyak

 Santxez jauna presidente,

 Jose Estomba kajero eta

 Ni oriyen ayudante.

 Asieran emandako itza

 Geyenak due bete

 Eskuzabaleko kristau onak

 Ederki erantzun dute.

 

 Eliza orra polita jaso

 Jaungoikoari graziyak

 Jendia asko animatu du

 Ain dotore ikusiyak.

 Dirua zeņek artutzen duen

 Pranko galdezka asiyak

 Arantzako Amak bedeinka bitza

 Ematen duten guziyak.

 


inprimatu