inprimatu
Lenengo dator orio-azea
Izenburua:
Lenengo dator orio-azea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
564.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lenengo dator orio-azea

 

 

 Lenengo dator orio-azea

 ondo egosi ta bigunik;

 eztago zeian aza ta lora

 bere ideko lagunik.

 

 Eta bat, eta bi...

 

 Ekazu, Kontze subil ondotik

 maira makallao saltsea;

 jan sendo neure maite maiteak,

 errukia da galtzea.

 

 Eta bat, eta bi...

 

 Eztogu edaten gaur aparitan...,

 edan maiteak ugari;

 Gabon gauean egon bear da

 apaldu ezkero kantari.

 

 Eta bat, eta bi...

 

 Jesus, Maritxu! Ze besigua,

 orain dakazun errerik;

 naiago neure ia onezkero

 maira ezpaletor besterik.

 

 Eta bat, eta bi...

 

 Ardao gitxi gaur emen edan da,

 lau pitxarkada bakarrik;

 eztogu egingo dantzarik gero

 barruak lagundu barik.

 

 Eta bat, eta bi...

 


inprimatu