inprimatu
Len danak alai... orain negarrez
Izenburua:
Len danak alai... orain negarrez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
62.zk.
Orrialdea:
1

Len danak alai... orain negarrez

 

 Txorikumeak jaio berriak

 kabian dagoz txit pozgarriak;

     lumarik gabe

     gaxoak daude

 baña politak dira ala ere.

 

 Ama kabitik jaiki da gaur bai...

 jateko billa ba'dijua alai;

     ama ta umeak

     pozez beteak

 daudeztela guk ditugu usteak.

 

 Arrunt urruti juan da ama noski...

 ta aita jostatzen dabill ederki

     ta bitartean

     danan artean

 mutiko aldrak kabia eranaan.

 

 Oraintxe dator ama kabira...

 sartu da beintzat bere sasira;

     sartu da baña ¡ai!

     umeak ark nai

 baña ez dago; ¡itundu da bai!

 

 Sasi gañera irten da berriz;

 bere biotza txit dauka eri;

     ezin du berez

     asmatu errez

 zer gerta dan ta dago negarrez

 

 ¡Lenago alai... Orain erdi illa

 dabill txoria umetxo billa!;

     mutillak berriz

     diote elkarri

 "ba'zebillek bai gaxa alperrik"

 

 Artu dute ba mutiko danak

 kaki artatik umetxo bana

     alai ta pozez

     oraintxe daudez

 baña laistertxo dira negarrez

 

 Mutiko aldrak ¡a, egin ditu,

 txorikumeak arrunt banatu!

     ta aldan bezela

     egin kayola...

 ta antxe sartu du txori mottela

 

 Asi da umea "txio" ta "txio"

 ta mutikoak orduban dio

     ¿nere txoria

     abeslaria?

 orain det poza bai, bai, egia.

 

 Urrengo goiza eldu zan eta

 mutiko arrek artu du beta

     belar billtzeko

     ¿ta zertarako?

 ¡alper alperrik; ez du ba jango!

 


inprimatu