inprimatu
Larrosoroko kantu berriak
Izenburua:
Larrosoroko kantu berriak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
597.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Larrosoroko kantu berriak

 

 

 1

 

 Urriaren hamaseian,

 Igande egunean,

 Baionan aphes chahar bat

 egoiten den etchean,

 Muthiko izar bat sarthu zen

 zakhu bat bizkarrean

 Muthikoak zer othe du

 sakhu horren barnean ?

 

 2

 

 Huna zer zuen ichilka

 zakhuan ekharria,

 Birjina dolorosaren

 antzo hunkigarria

 Amak semea daduka

 altzoan hil berria

 Bi besoz Jesus atchikiz,

 triste dago jarria.

 

 3

 

 Muthikoak aphezari.

 hauche zion erasi:

 "Zuri ekhartzeko dut hau

 "Habren nihaurk erosi.

 -"Zer derasak muthikoa?

 "ez ahal duk ebatsi?

 -"Ez, Jauna, ez naiz ohoina;

 "behar nauzu sinhetsi.

 

 4

 

 -"Amerikano zen baten

 "puskak ziren han saltzen.

 "Hazpandar bat ondokotzat

 "utzirikan hila zen.

 "Saindu hau aditu nuen

 "inkantean kridatzen

 "Bortz liberaren oihura

 "niri zauntan gelditzen.

 

 5

 

 Aphezak muthikoari

 Birjina hartzen dio

 Haren eskuetan utziz

 gaizki egin bailio.

 Ebatsia balin bada

 jabea kausi diro.

 Bilha dabilalarikan,

 ai! ager balakio.

 

 6

 

 Zembeit egunen buruan

 muthiko hura bera,

 Bi jandarmek zeramaten

 preso tribunalera,

 Etche bat arrogaturik,

 gabaz sarthuz barnera

 Bertze hobenik baduen

 ageriko othe da?

 

 7

 

 Orduan aphez chaharrak

 entzuten du jendetan,

 Larrosoron han daudela

 jendeak nigarretan,

 Birjina doloresko bat

 galdurik egun hetan;

 Norbeitek ebatsi deie

 elizako heipetan.

 

 8

 

 Aphezak mezutzen dio

 hango Jaunortorari

 Birjina hark dioela

 hartu ebasleari:

 Hek galdu dutena dela

 jokha liro zer nahi:

 Berehala igor dezon

 norbeit haren bilhari.

 

 9

 

 Jaunortorak igortzen du

 Etchemendi harotza:...

 Aphez etchetan jaun hori

 ez da gizon arrotza

 Beren ama dolorosa

 ezagutzen du ontsa;

 Hemen ikusteak berak

 hausten dio bihotza.

 

 10

 

 Justiziak hunen berri

 ordean ja badaki

 Eta jukek ikusteko

 nahi du zau atchiki

 Ohoinak ez diro ukha;

 hau bera badu aski:

 Larrosoron behar dute

 aphur bat iguriki.

 

 11

 

 Nork erran Larrosoarrek

 duketen atsegina:

 Itzultzen zaiotenean

 beren Ama Birjina.

 Hura galduz handi baitzen

 zekien bihotz mina,

 Atchemanik badukete

 bozkario berdina.

 

 12

 

 Larrosoarrak zaudezte

 chuchen zuen fedean.

 Ama Dolorosa bethi

 bedi zuen artean,

 Handizki ohoratua

 antzo hortan berean.

 Zeruan ekhar zaitzazten

 bere bihotz barnean.

 

 13

 

 Othoitzazue berezki

 zuen nahigabetan;

 Etchetik norbeit maiterik

 galdu duzuenetan;

 Partalier har zaitzazten

 bere bihotz minetan:

 Kontsolaturen zarezte

 Amaren besoetan.

 


inprimatu