Sarako bestetan. Laphurdi hegalean herri eder Sara
Huna pertsu batzu aspaldian agertu beharrak.
Berant bada berant, doazila egun Sara'tīk Donianeraino.
Nehori ez gaitzitzekotan haatik. Saratarrek
barkha dezagutela beranta: Garaztarrak; ez ditzatela
Lapurtarren desafioek izi. Eta has batzu eta bertzeak,
udari buruz, hasarretu, samurtu gabe, pestak
eta gaineralekoak zoinek eskualdunago egin.Orhoit
batzu eta berltzeak Eskual-Osagarriaz.
1
" Laphurdi hegalean herri eder Sara "
Zuk erranik milesker, ene Garaztarra...
Aurthen ethorri zare gure bestetara,
Eta orai baduzu ainhitz errenkura.
2
Ikusi duzu hemen Eskualdun Bandera
Zazpi eskualdeekin bilduak batera:
Bainan izen bat eskas eta zu mimbera,
Bachenabarre dugu utzi bazterrera!
3
Behar dautzuet erran Banderaren berri;
Aberants batek nola zeraukun ekarri,
Bachenabarre kampo, sei izen elkarri;
Noren gain behar dugu huts hori ezarri?
4
Garaztar eskualdunak ez hartu penarik,
Saratarrek ez dugu batere hobenik;
Bandera izan balitz guhaurek eginik,
5
Saran baitakizkagu zazpien izenak;
Zazpiak zaizkulakotz eder eta onak.
Bethi lanari gaude hemengo gizonak
Nahizikan ikusi zazpiak bat jinak.
6
Bizkaia, Gipuzcoa, Alaba, Naparra,
Chubero, Bachenabar... hemen Lapurtarra.
Armadak harturikan, zatozte hunara,
Pertsu herritan gudu baten egitera.
7
Saran badugu gostu baitare achala;
Ez da nihon egiten guk hemen bezala.
Ikasle ditakena gugana dathorla;
Larrua garbi dugu, halaber odola.
8
Bachenabartarreri milaka goraintzi;
Saran etzaituztegu sekulan ahantzi;
Berritz nai baduzue Bandera ikusi.,
Zuen izena hor du, guk diogu josi!!